Wikipedia, Entziklopedia askea
Isberguesko Sari Nagusia
(
frantsesez
:
Grand Prix d'Isbergues
)
Frantziako
txirrindulari lasterketa profesionala da. 1945. urtean eratu zen eta
Frantziako Kopako
lasterketa da. Herria, irteera eta helmuga izaten da, eta iraileko hirugarren igandean ospatzen da. Lehenengo sei ekitaldietan podiuma
frantziarrek
osatu zuten bakarrik, baina gero
belgikar
ugari izan dira. Garaile ia guztiak bi herrialde hauetakoak izan dira. Ez dira inoiz euskaldunik izan podiumean baina
Inaki Barrenetxea
bilbotarrak 1998. urteko ekitaldian parte hartu zuen
[1]
.
Arnaud Demare
da lasterketa hau gehien irabazi duen txirrindularia hiru aldiz irabazita eta
Eddy Merckx
,
Bernard Hinault
edota
Johan Museeuw
podiumean izan dira.
- ↑
≪www.cyclingnews.com presents ...≫
autobus.cyclingnews.com
(Noiz kontsultatua: 2023-10-13)
.