한국   대만   중국   일본 
Iruna kafetegia (Irunea) - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Iruna kafetegia (Irunea)

Koordenatuak : 42°49′02″N 1°38′35″W  /  42.81722°N 1.64306°W  / 42.81722; -1.64306
Wikipedia, Entziklopedia askea
(≪ Iruna Kafetegia (Irunea) ≫ orritik birbideratua)
Artikulu hau Iruneko kafetegiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪ Iruna Kafetegia ≫.
Iruna kafetegia
Iruna kafetegiaren barnealdea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea   Euskal Herria
Probintzia   Nafarroa Garaia
Udalerria Irunea
Koordenatuak 42°49′02″N 1°38′35″W  /  42.81722°N 1.64306°W  / 42.81722; -1.64306
Map
Historia eta erabilera
Irekiera 1888
Kontaktua
Helbidea Plaza del Castillo 44 31001 Pamplona

Iruna kafetegia ( gaztelaniaz : Cafe Iruna ) Iruneko kafetegi historiko eta ospetsua da, Gazteluko plazan dagoena, Nafarroa Garaiko hiriburuko alde zaharraren bihotzean. 1888an sortua, entzute handia du iruindarren artean.

Historia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

1888an iruindar talde batek sortu zuen, Irunean elektrizitate argiztaketa izan zuen lehenbiziko edaritegi edo komertzio-etxea izan zelarik, "San Fermin Bezperan ireki eta jendez lepo bete zen" [1] . Garaiko kroniken arabera bertako iruindar guztien bilgune nahiz kanpotarren topagune izan zen. Ernest Hemingway idazleak kafetegi hau mundu osoan zehar ospetsu bilakatu zuen.

Barnealdeak XIX. mendea eta XX. mende hasierako kafetegi dotore baten giro eta apaindurak ditu. Kanpoaldean berriz, Gazteluko Plazan bertan dauden mahaietan edozer edan edo jan daitekelarik.

Gamazada [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

1894ko otsailaren 18an , Gamazadako gertakarietan, manifestazio masibo eta erraldoi bat antolatu zen Castejonen . [2] Hori dela eta, Arana Goiri anaiak eta abertzale talde bat zekartzan tren berezi bat Bilbotik Irunera ailegatu zen. [2] Sabino eta Luis Arana anaien talde abertzale hau manifestazio hartara batu eta bizkaitarrek nafarrenganako elkartasuna adierazten zuen honako esaldia zeraman pankarta ondo zuri eta hizki gorriduna erakutsi zuten:

Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra. - Bizkaitarrak agur eiten deutse Naparrei.
Dios y Ley Vieja. - Vizcaya saluda a los Navarros..
[2]

Pankarta hura, aurretik eta gau batez Iruna Kafetegian diseinatu eta Estanislao Aranzadi nafar diputatuaren Juana emazteak josi zuen.

1903an Bilboko hirian izen eta tankera bereko kafetegi bat ireki zen.

Iruditegia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Ikus gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Irunea