Wikipedia, Entziklopedia askea
"Karlomagnoren Irminsulen suntsitzea"
(1882),
Heinrich Leutemann
ilustratzailearen lana.
Irminsul
(
antzinako saxoieraz
Zutabe Handi/Ahaltsu
)
Germaniako
mitologiaren
arabera
zeruak
eta
lurrak
bat egiten duten
zutabea
da, hau antzinako
saxoiek
gurtzen zuten
haritz
edota
egurrezko
zutabe batek irudikatzen zuen.
Irmin germaniar jainkoak Irminsul zutabea nahiz Herminoien tribuari izen ematen die, eta dirudienez Irmin delakoa saxoien jainko nagusia izan omen zen. Irmin jainkoaren antzinako izena Jormunr zen, eta kurioxki Yggr bezala ere irudikatu ohi da, izen hau
Odin
jainko ospetsuaren izendapenetako bat izan zelarik, "Yggr zaldiz". Yggdrasil delakoa Odin jainkoak bere burua sakrifikatu zuen
lizarra
izan zen, bertan zerua eta lurra batzen zirelarik. Hortaz, dirudienez Irminsul nahiz Yggdrasil izenak saxoek erabilitako izendapen ezberdinak dira.
XI. mendean
Adan Bremengoa
artzapezpiku eta kronikariak Irmin zutabearekin lotura edudiko lukeen
Suediako
Uppsala
hiri inguruko
zuhaitz
sakratu bat aipatu zuen.
Halere, saxoien benetazko Irminsul zutabea bere gainaldean kultuzko irudi bat izango lukeen egurrezko
haga
bat litzateke.
Jacob Grimm
-en arabera, Ilmin izena
antzinako eskandinavierazko
iormungrund
("Lurra") eta
iormungandr
(anguis maximus, hots, "Midgard sugea") hitzekin lotura edukiko luke.
J.M. Wallace Hadrill-ek bere "Mendebalde Barbaroa" liburuan aipatzen duenez,
Karlomagnok
Germaniako
iparraldeko antzinako Saxonia lurraldea nahiz saxoniarrak menderatu eta
kristautu
asmoz Irminsul zutabea moztuarazi omen zuen.
VIII. mendeko
Annales regni Francorum
kroniken arabera zutabe hau Heresburg herritik hurbil omen zegoen (gaur egungo
Alemaniako
Obermarsberg
udalerria). Aldiz,
Jacob Grimmen
arabera, zutabea
Teutoburg basotik
24 kilometrotara legoke, eskualde honetako "Osning" izenaren jatorrian legokelarik, "Baso Sakratua" esan nahi baitzuen.