Irlandar errepublikanismoa
irlandar nazionalismoaren
barneko mugimendu edo ideologia bat da. Bere jatorria
XVIII. mendean
kokatu ohi da.
Sarritan eta batez ere
Irlandatik
kanpora irlandar nazionalismoarekin nahastu ohi da, bien arteko esberdintasunik egin gabe. Irlandar nazionalismoak Irlanda nazio bat dela baieztatzen duen
kultura
,
hizkuntza
,
politika
eta gizarte mugimendu bat da, historian zehar bere barnean pentsamolde eta ideologia ugari egon direlarik:
independentismoa
,
subiranismoa
, erregionalismoa edota autonomismoa.
Aldiz, nahiz eta herrialde hartako nazionalismoaren barnean egon, irlandar errepublikanismoa beti
independentismoa
eta
errepublikanismoaren
aldekoa izan da, Erresuma Batuko koroa eta monarkiaren aurkari sutsua. Hots, Irlanda uharte osoaren independentzia eta
errepublika
baten aldekoa izan da.
Bere jatorria
XVIII. mendean
kokatu ohi da,
Society of United Irishmen
erakundea ideologia honen iturria izan zen eta bere sortzaile gisa
Theobald Wolfe Tone
,
James Napper Tandy
eta
Thomas Russell
izan ziren. Ironikoki, denak ere
protestanteak
eta Irlanda errepublika independiente batean bilakatzeko alde zeudenak.
1922
. urtean
Irlandako Estatu Askeak
independentzia lortzean baina
Ipar Irlanda
Erresuma Batuaren
barnean gelditzean errepublikanismo historikoak eta
Sinn Fein
alderdiak banaketa bat pairatu zuen:
- Itun anglo-irlandarraren aurkakoak (
Eamon de Valera
eta
Cathal Brugha
buru zituztela), hauek ez zuten akordioa ezta
Irlandako Estatu Askea
inolaz ere onartu. Nahiago zuten independentziarik ez izatea, Irlanda banatu bat izatea baino. Denborarekin alde honetakoek errepublikanismoaren izendapenaz bereganatu egin ziren euren buruei "errepublikarrak" deituz, beste aldekoei izendapen hori ukatuz. Estatu Askearen aldekoek aldiz "irregularrak" deitzen zieten (Estatu Askearen ezarpena onartu ez zutelako).
Azkenean bi alde hauen artean liskarra sortu eta
Irlandako Gerra Zibila
piztu zen. Bertan bi aldetako jende ugari hil zen, adibidez
Michael Collins
eta
Cathal Brugha
berak. Aipatzekoa da Gerra Zibilean aurreko
Anglo-Irlandar Gerran
baino askoz ere jende gehiago hil zela. Azkenean Estatu Askearen aldekoek gerra irabazi zuten, batez ere
Erresuma Batuaren
laguntza eta ongi antolatutako gudaroste bat zutelako, aldiz Itunaren aurkakoak gaizki antolatutako talde bakanez osatuak zeuden.
Gerora, errepublikar edo Akordioaren aurkako aldean ere banaketa sortu zen: Eamon de Valerak legezkanpo egonta eta Irlandako Estatu Askeko hauteskundeetan parte hartu gabe ezer gutxi lortu zezakela onartu zuen, hortaz
Fianna Fail
alderdia sortu, hasierako muturreko pentsamoldeak pragmatismoaren alde laga eta gauzak nahiko ongi joan zitzaizkion: hamarkada luzez Eamon de Valera hasieran Irlandako Estatu Askeko eta ondoren
Irlandako Errepublikako
estatuburua izateaz gain, XX. mende osoko irlandar politikari garrantsitsuenetakoena eta iraunkorrena bilakatu baitzen.
Aldiz, errepublikanismoan gertatutako azken banaketa honetatik ateratako muturreko errepublikarrak piskanaka jendea eta gizartearen babesa galduz joan zen.
Sinn Fein
alderdia eta
Irlandako Armada Errepublikarra (1922-1969)
desagertzeko zorian egon ziren, jada ezker muturreko talde txiki bat besterik ez baitzen,
Irlandako Estatu Askea
eta gerora
Irlandako Errepublikako
gudarosteak eta
Garda
poliziak burututako atxiloketa eta presio izugarriaren ondorioz.
Gerora,
1970eko hamarkadan
eta batez ere
Igande Odoltsuari
esker
Ipar Irlandan
Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikarra
sortu eta
Sinn Fein
alderdiak desagertzear egotetik, Ipar Irlandan sekulako berpizkundea jasan zuen (noski,
Irlandako Errepublikan
babes edo bozkei dagokienez inolako garrantzirik ez zuen alderdi bat izaten jarraitu zuen).