Iris Apfel
,
Iris Barrel
jaiotza-izenez, (
Queens
,
New York
,
AEB
,
1921eko
abuztuaren 29a
?
Palm Beach,
Florida
, AEB,
2024ko
martxoaren 1a
)
[1]
estatubatuar
enpresaburu
, barne-
diseinatzaile
eta moda ikonoa izan zen. Ezaguna jazten zituen betaurreko handi borobilengatik.
[2]
[3]
Familia
judu
batean jaio zen, eta Samuel Barrelen alaba bakarra izan zen. Familia ispilu- eta kristal-negozio baten jabe zen, eta emaztea Errusian jaioa, Sadye, moda-boutique baten jabea.
[4]
[5]
Gaztetan
Women's Wear Daily
moda-aldizkarian lan egin zuen, Robert Goodman moda-ilustratzailearen laguntzaile gisa eta bere bidez Elinor Johnson ezagutu zuen. 1947an, Carl Apfel ehungintza-merkataria ezagutu zuen, eta harekin ezkondu zen 1948an.
Handik bi urtera,
Old World Weavers
ehungintza- eta barne-diseinuko konpainia sortu zuten.
1950
eta
1992
bitartean bere senarra Carl eta biek sortu zuten
Old World Weavers
ehungintza enpresan jardun zuten. Tarte horretan,
XVII
,
XVIII
eta
XIX. mendeetako
ehunen kopiak egiten trebatu ziren. Horrez gain,
Etxe Zuriarentzat
lan egin zuten bederatzi presidente ezberdinen agintaldietan:
Harry S. Truman
,
Dwight D. Eisenhower
,
John F. Kennedy
,
Lyndon B. Johnson
,
Richard Nixon
,
Gerald Ford
,
Jimmy Carter
,
Ronald Reagan
eta
Bill Clinton
presidenteen administrazioetan.
[6]
1992an
senarra eta biek erretiroa hartu zuten ehungintzatik.
2005ean
Irisek
Metropolitar Arte Museoaren
Jantzien Institutuan erakusketa egin zuen.
2011n
Austingo Texasko Unibertsitateko Ehun eta Arropa saileko irakasle bisitari izendatu zuten. Albert Maysles zuzendariak
2014an
egin zuen
Iris
dokumentaleko protagonista izan zen.
[7]
2019an
, 97 urterekin, IMG konpainiarekin sinatu zuen modelo gisa.
67 urtez egon zen ezkonduta Carl Apfelekin, 1947an ezagutu zuen ehungintzako merkatari batekin.
[8]
Urtebete geroago ezkondu ziren. 2015eko abuztuaren 1ean, Carl 100 urte zituela hil zen, 101 urte bete baino hiru egun lehenago.
[9]
2024ko martxoaren 1ean hil zen, 102 urte zituela; iragarki publikoa bere
Instagram
kontu ofizialetik egin zen, heriotzaren arrazoiak zehaztu gabe.
[10]
2014. urtean,
Iris
Apfelen bizitzari buruzko dokumentala egin zuen Albert Mayslesek. Urte bereko urrian estreinatu zen New Yorkeko Zinemaldian. Magnolia Pictures banaketa-konpainiak banaketa-eskubideak erosi zituen 2014. urtean, Estatu Batuetako zinema-eremuetan proiektatzeko.
[11]
2015eko urrian, dokumentala
Netflix-en
katalogoan sartu zen.
[12]