Irin larri
,
ertirin
edo
semola
zereal
batzuen (bereziki,
gari gogorra
) aleak
hezetuta
eta
ehota
lortzen den pikor lodiko elikagai bat da, bahetu eta garbitu egiten dena. Gari
alearen
eta
irinaren
erdibidean dago irin larria.
Glutena ugari duelarik, gari gogorraren irin larria
sukaldean
erabiltzen da prestakin ugaritan, besteak beste
opil
gozoak,
eltzekariak
edo
kus-kusa
prestatzeko, eta
jateko pastak
egiteko. Zenbait herrialdetan, hala nola
Frantzian
eta
Italian
, nahitaezkoa da gari gogorreko irin larria pastak egiteko erabiltzea.
[1]
Irin larri mota hauek daude, guztiak gari gogorraz eginak:
- irin larri fin edo
semolina
: 250 μm-tik beherako granulometria dauka;
- irin larri estrafin goi mailakoa: granulometria oso finekoa da, % 80 edo gehiago 150 eta 335 μm arteko aleaz;
- irin larri fin goi mailakoa: batez ere
elikadura pastak
egiteko erabiltzen da; % 80 edo gehiago 180 eta 400 μm arteko aleaz;
- irin larri ertaina: egokia da
kus-kusa
edo antzeko prestakinak egiteko; 300 eta 650 μm arteko granulometria dauka;
- irin larri handia: ale handikoa da, zuzenean kontsumitzeko erabiltzen dena,
zopa
edo
eltzekaritan
, 500 eta 1.000 μm arteko granulometriarekin.
Ezaugarri fisiko-kimikoei dagokienez, irin larriak zehaztapen hauek bete behar ditu:
[2]
- hezetasuna: % 14,5 gehienez
- proteinak: % 11,5 gutxienez
- errautsak: % 0,9 gehienez.
Irin larria beste zereal batzuekin ere egin daiteke, hala nola
artoa
(zenbait elikadura prestakinen oinarrian dago, adibidez
morokila
)
[3]
edo
manioka
(
Boli Kostako
attieke
[4]
prestatzeko).
Ipar
Afrikan
garagarraz
[5]
ere egiten da irin larria, eta Alemanian
galzuriz
.
[6]
Gari gogorra
irin larri bihurtzeko urrats guztiak giro tenperaturan egiten dira.
Lehenik, garia garraiatu, jaso eta sailkatu egin behar da. Ikusizko eta usaimenezko azterketa bat egin ohi da, atzemateko ba ote den
intsektuek
edo
karraskariek
eragindako
kutsadura
biologikorik,
intsektizida
tratamendu berri baten ondoriozko kutsadura kimikorik, edo gari
lizunduak
sortutako kutsadura mikrobiologikorik. Ondoren,
lagin
bat hartzen da, intsektu biziak antzemateko; onartzen den dentsitate
atalasea
da intsektu heldu bat gari gogorraren kilogramo bakoitzeko. Horrek aukera ematen du, halaber, gariaren kalitate fisiko-kimikoa eta sanitarioa ebaluatzeko.
[7]
[8]
Bigarrenik, garia deskargatu eta garbiketa gordin bat egiten zaio,
hondakin
handiak kentzeko, hala nola
harea
edo
lastoa
. Ondoren, ale
silotan
biltegiratzen da. Hori egiteko unean, garia sailkatu egiten da jatorriaren, motaren eta berariazko ezaugarrien arabera.
Biltegiratze
baldintzak gainbegiratu eta kontrolatu egin behar dira, gari gogorra behar bezala kontserbatuko dela bermatzeko. Urrats honetan, azkenik, garia
haizatu
eta
bahetu
egiten da; lehorreko garbiketa da, prozedura mekanikoaren bidez, gari hazia kentzeko, intsektu kopurua murrizteko, eta zereal arrotzen haziak eta hondakinak kentzeko.
[9]
Hirugarrenik, garia busti egiten da, ura lainoztatuz, eta utzi egiten da, beratzen, alearen muinaren eta kanpoko bilgarriaren arteko bereizketa errazteko, hots, ehotzean kenduko den
zahia
. Urrats honetan, garia % 17ko
hezetasun
mailara eramaten da, eta, ondoren, zenbait orduz geldirik lagatzen da zelulatan, gari motaren arabera. Araudiak ezarritako kalitate baldintzak bete behar ditu erabiltzen den urak.
[10]
Laugarrenik, gari gogorreko aleak
ehotzeko
prozesua da hozia edo galorratza (gari alearen muina) eta
zahia
banatzea. Hasieran, alearen zatirik barnekoenak isolatzen dira, eta, gero, periferiara hurbiltzen dira (hau da, barnetik kanpora). Ondo kalibratutako eta erabat purua den irin larri bat izateko, gariak tratamendu industrial batzuk izaten ditu.
[11]
Hiru fase nagusi daude:
- Ehotzea
: garia zilindro ildaskatuko birringailuetan jartzen da, eta horrela eho egin daiteke pixkanaka, irin larria ateratzeko, zahia gutxienez moztu eta irina sortzeko. Helburua da zahia ahalik eta gehien kentzea, eta produktu aletu bat lortzea, irin larria, alegia.
- Bahetzea
: ehotze produktuak tamainaren arabera sailkatzen dira
plansichter
izeneko bahe mekanikoaren bidez. Produktu kalibratuak lortzen dira, baina heterogeneoak kalitateari dagokionez: irin larri mota guztiak. Hala ere, oraindik azal eta
zahi
zatiak daude.
- Eralkitzea:
[12]
produktuak dentsitatearen arabera bereizten dira, xurgatze bidez. Irin larri purua soilik gelditzen da, zahi arrastoak dituen irina ehotze fasera itzultzen da, guztiz erauzi arte.
Azkenik, irin larria egokitu egiten da. Azken produktuaren adostasuna kontrolatu behar da urrats honetan. Irin larriak zisternatan jartzen dira (soltean ontziratuta) fabriketan erabiltzeko. Zisternak baimenduta egon behar dira eta irin larri mota edo kalitate bakarra izan behar dute. Karga tranpolak eta erauzketa balbulak zigilatu egiten dira, kargaren ondoren.
[13]
- ↑
(Italieraz)
≪Perche si usa la semola di grano duro per produrre la pasta?≫
web.archive.org
2023-11-26
(Noiz kontsultatua: 2023-11-26)
.
- ↑
(Frantsesez)
Allel, Romayssa et al.. (2021).
≪Etude de la qualite du ble dur et de la semoule≫
web.archive.org
(Universite 8 Mai 1945 Guelma)
(Noiz kontsultatua: 2023-11-26)
.
- ↑
≪Morokila eta aixea - Gaiak - Euskonews≫
web.archive.org
2022-10-01
(Noiz kontsultatua: 2023-11-26)
.
- ↑
(Frantsesez)
≪Attieke. Fabrication et preparation de l'attieke≫
web.archive.org
2023-06-03
(Noiz kontsultatua: 2023-11-26)
.
- ↑
(Frantsesez)
Rosenberger, Bernard. (2002-01-01).
≪11. La consommation des cereales dans le Maghreb precolonial:≫
Hommes et societes
(Karthala): 157?172.
doi
:
10.3917/kart.chas.2002.01.0157
.
ISBN
978-2-84586-278-4
.
(Noiz kontsultatua: 2023-11-26)
.
- ↑
(Ingelesez)
Romano, Annalisa; Ferranti, Pasquale; Gallo, Veronica; Masi, Paolo. (2021-10-01).
≪New ingredients and alternatives to durum wheat semolina for a high quality dried pasta≫
Current Opinion in Food Science
41: 249?259.
doi
:
10.1016/j.cofs.2021.07.005
.
ISSN
2214-7993
.
(Noiz kontsultatua: 2023-11-26)
.
- ↑
(Frantsesez)
AFNOR. (1987).
≪Norme NF V03-742. Cereales et legumineuses - Determination de l'infestation cachee par les insectes≫
web.archive.org
(Noiz kontsultatua: 2023-11-26)
.
- ↑
(Frantsesez)
AFNOR. (2008).
≪Norme XP V03-777. Cereales et produits cerealiers - Echantillonnage - Methode simplifiee de routine≫
web.archive.org
(Noiz kontsultatua: 2023-11-26)
.
- ↑
(Frantsesez)
ISAA-MF 2004. (2004).
≪Semoules≫
web.archive.org
(Noiz kontsultatua: 2023-11-26)
.
- ↑
(Frantsesez)
Galet, Laurence; Fernandez, David; Oulahna, Driss; Fages, Jacques. (1999-06-22).
Caracterisation du mouillage de la semoule de ble dur par l'eau par ascension capillaire et goutte posee.
Technique et Documentation - Lavoisier, 69 or.
(Noiz kontsultatua: 2023-11-26)
.
- ↑
(Frantsesez)
Izydorczyk, Marta; Kletke, Jerry. (2019-02-28).
≪Mouture pour l’evaluation des qualites meunieres de nouvelles lignees de ble≫
Commission canadienne des grains
(web.archive.org)
(Noiz kontsultatua: 2023-11-26)
.
- ↑
Euskaltzaindia.
≪Bilaketa >
eralki
≫
Euskaltzaindiaren HIztegia
(Noiz kontsultatua: 2023-11-26)
.
- ↑
(Frantsesez)
Direction Generale des Douanes et Droits Indirects. (2005-09-07).
≪DA 05-053 - Taxe fiscale ONIC sur les cereales≫
Bulletin officiel des douanes
(web.archive.org) 6642
(Noiz kontsultatua: 2023-11-26)
.