Iparraldeko Gerra Handia
|
---|
Fitxategi:Stora nordiska kriget.jpg
|
Data
| 1700eko
otsaila -
1721eko
abuztua
|
---|
Lekua
| Iparraldeko, ekialdeko eta erdialdeko Europa
|
---|
Emaitza
| Errusiak
, beste herrialdeen laguntzaz,
Suediar Inperioaren
zabalkuntza eragotzi eta bere lur asko lortu zituen.
|
---|
|
|
|
|
|
|
|
|
200.000 gizon, 25.000 guduetan hildakoak eta 175.000 gaixotasunen eta nekearen ondorioz.
|
20.000 errusiar, 14.000-20.000 poloniar eta 8.000 daniar guduetan hilda, 110.000 gizon gaixotasunen ondrioz hilda.
|
---|
|
Iparraldeko Gerra Handia
,
1700
eta
1721
urte bitartean gertatu zen.
Errusia
,
Danimarka
-
Norvegia
eta
Saxonia
koalizioa (
1701
. urtean
Lituania
-
Polonia
eta
1715
. urtean
Hannover
batu zirelarik),
Suediaren
aurka borrokatu zen,
Otomandar Inperioa
eta
ukraniarren
laguntza izan zutelarik.
Gerra,
Suediaren
eraso baten ondorioz gertatu zen, eta
1721
. urtean bukatu zen koalizioaren garaipenarekin. Ondorioz,
Suedia
,
Europako
herrialde garrantzitsuenetarikoa izateari utzi zion,
Errusiak
boterea ordezkatuz.
1560
eta
1658
. urte bitartean,
Suediak
Baltikoko
inperio
bat osatu zuen:
Suediar Inperioa
,
Finlandiako golkoa
erdigunetzat zuelarik,
Karelia
,
Ingria
,
Estonia
eta
Livonia
herrialdeak bereganatuz. Gainera,
30 urteko Gerrak
iraun zuen bitartean,
Suediak
,
Alemaniako
hainbat eskualdea eskuratu zituen eta
Europako
potentzia garrantzitsuenetarikoa bilakatu zen. Hala ere, bere armada xumea zen, eta gerra gogor bat irauteko balio ez zuena.
1617
. urtean,
Suediak
,
Baltikoko
kostalde zati bat galdu zuen, eta
Errusiari
, irtenbide bat utzi zion erasotzeko. Hala ere,
Errusiak
, ez zeukan
Suedia
menperatzeko indarrik, eta
1700
. urtean
Saxonia
eta
Danimarka
-
Norvegia
herrialdeekin aliatu zen arte, ezin izan zuen erasotu.
Iparraldeko Gerra Handiaren hasieran,
Suediak
, harrotasunez jokatu zuen. Erraz irabaziko zuen hurrengo gerra izango zela pentsatu zuen, eta hasieran, botere guztia
Danimarkako
erreinua menperatzeko erabili zuen.
1700
. urteko
udan
lortu ondoren,
Errusiaren
aurka jo zuen, gerrari amaiera emateko asmoz, eta iparraldeko potentzia nagusia bihurtuz.
Errusia
garaitzea lortu zuen
Narvako guduan
,
azaroan
, eta garaipena gertuago zirudien.
Suediak
, gerra irabaziko zuelakoan, begiak
Europan
jartzen hasi zen, eta
Frantziarekin
bat egin zuen
Espainiako
erresumaren ondorengotza eskuratzeko asmotan.
Lituania
-
Polonia
estatuak, bere burua neutral izendatu zuena,
Saxoniarekin
bat egin zuen eta
Suedia
erasotzen hasi ziren.
Suediak
ez zuen, bi herrialdeen jokoa irakurri eta
Polonia
herrialdea erasotzeari ekin zion. Nahiz eta gerra irabazi, ez zuen garaipenik ezta irabazirik lortu eta
Suedia
txirotzea baino ez zuen lortu.
1700
eta
1707
. urteetan,
Suediako
Estonia
eta
Ingria
eskualdeak,
Errusiak
menperatzea lortu zituen,
San Petersburgo
hiria eskuratuz. Orduan, itsasozko armada boteretsua batu zuen eta isilean iraun zuen
suediarren
aurkako batailaraino.
Suediarrek
hala ere, kontra-erasoari ekin zioten eta
1707
. urtean
Estonia
eta
Ingria
eskualdeak berreskuratzea lortu zuten,
San Petersburgo
hiria izan ezik. Orduan,
Otomandar Inperioa
eta
ukraniarren
laguntzaz
Errusia
menperatzeari ekin zion,
1709
. urteko
udaberrian
.
Errusiak
eutsi egin zion, eta
negu
hotzari abantaila atera eta egun batean
Europako
potentzia nagusienetarikoan bihurtu zen
Otomandar Inperioa
,
Ukrainia
eta batez ere,
Suedia
menperatuz.
Suediarren
porrotak ez zuen gerraren amaiera ekarri, baino honen garailea erabaki zuen,
Errusia
.
Danimarkak
eta
Saxoniak
garaipena ospatu eta
Suedia
erasotzeari ekin zioten.
San Petersburgo
herrian itxaroten ari zen itsas-armada abian jarri zuten
errusiarrek
eta
Suedia
itsasoz erasotzen hasi ziren,
Ganguteko gudua
irabaziz,
Errusiak
bere historia osoan itsasoz irabazitako lehenengo bataila.
Suediako
erregea,
Otomandar Inperioan
zebilena akordiotan,
Stralsundera
iristean,
Alemaniar
eta
Suedia
hegoaldeko lurralde guztiak errusiarren menpe zeudela konturatu zen,
1715eko
abenduan
.
Gerrari amaiera emateko momentua zen. Suediarrek ez zuten lurralde gehiago galdu nahi, eta errusiarrek aldiz, irabaziak mantendu nahi zituzten bake-akordio mamitsu batekin.
Suediako
erregea, gerra mantentzen saiatu zen,
1718
. urtean hil zen arte. Orduan,
Alemania
osatzen zuten
Prusia
eta
Hannover
bezalako herrialdeak gerran sartu ziren, suediarrek
Alemanian
galdutako lurrak berreskuratzekotan. Daniarrak eta errusiarrak bitartean,
Suedia
itsasoz erasotzeari ekin zioten, eta hau guztiz menperatu zutenean bake-akordioa sinatzea adostu zuten
1721ean
.
Akordioan,
Suediak
lortutako
XVII. mendean
lortutako lurraldeak galdu zituen, eta potentzia nagusi izateari utzi zion.
Errusiak
,
Baltikoko
hainbat lurralde irabazi zituen, hala nola
Finlandiako
zati bat eta
Estonia
eta
Europa
ekialdeko potentzia nagusi bilakatu zen.