Wikipedia, Entziklopedia askea
Ion Insausti Jimenez
(
Hernani
,
1984ko
apirilaren 27a
) gipuzkoar
errugbilaria
da,
harroin
moduan aritzen dena.
Hernaniren harrobian hasi zen jokatzen eta 2005ean Kirol majisteritza egitera Valladolidera joan zen eta bertako
CR El Salvador
taldean hasi zen jokatzen.
[1]
Hiru urtetan Espainiako bi liga eta bi kopa eskuratu zituen. Ondoren
CRC Madrid
taldeak fitxatu zuen eta 2009an Liga eta Kopa txapelduna izan zen. SuperIberica Liga bat ere irabazi zuen Gatos de Madrid taldearekin. Liga profesionala sortzeko saiakera izan zen eta horretarako Madrilgo talde onenek bat egin zuten "Gatos de Madrid" proiektuan.
2010ean Donibane Lohitzunera joan zen
Saint-Jean-de-Luz Olympique
taldearekin jokatzera.
[2]
2012tik aurrera
Hernanin
aritu da jokalari eta entrenatzaile.
[3]
Espainiako selekzioarekin 2005eko azaroaren 5ean egin zuen debuta Japoniaren aurka, eta Espainiak 44-29 galdu zuen. Ordutik ordea Ion Insausti ezinbesteko jokalaria izan zen Espainiako selekzioan.