Inkubazioa
edo
txitatzea
,
enbrioiak
gara daitezen,
hegaztiek
egin behar izaten duten
arrautza
-berotze prozesua da.
Hegazti
espezie gehienetan, guraso inkubatzaileak, gainean etzanda, berotzen ditu arrautzak. Hala ere, talde batzuek,
megapodoek
bereziki, bero geologikoa edo usteltzen ari diren landareek sortutakoa erabiltzen dute.
Inkubatzen duten espezieetan, lana sexuen artean hainbat modutara banatzen da. Ohikoena, emea inkubazio osoaz arduratzea da,
koskoroba beltxarga
eta
vireoetan
bezala, edo ia osoaz,
Belatz handietan
bezala. Espezie batzuetan,
kurrilo amerikarrean
bezala, arrak eta emeak arrautzak txandaka inkubatzen dituzte.
Kasuarioaren
kasuan, aldiz, arrautzak arrak bakarrik inkubatzen ditu. Lautadetako
txirri
arrak, lehenbiziko errunaldiko arrautzak inkubatzen ditu, baina beste errunaldi bat izanez gero, emea arduratzen da inkubazioaz.
Hoatzinen
kasuan, kume batzuek, batez ere arrek, gurasoei laguntzen diete ondoko errunaldiak inkubatzen. Inkubazio-aldiak, 11 egun (
Ipar Amerikako
kuku moko-beltza
eta
kuku moko-hori
bezalako txori txikietan) eta 85 egun (
albatrosa
eta
kiwi marroiaren
kasuan) bitarte iraun dezake. Azken hauetan, inkubazioa ez da etengabea. Etengabeko inkubazio-aldi luzeena,
pinguino enperadorearena
da, 64-67 egunekoa.
Espezie batzuk, lehenbiziko arrautza errunda hasten dira inkubatzen eta, horregatik, txitak ez dira denak batera jaiotzen. Beste batzuk, berriz, azken arrautza errun arte ez dira inkubatzen hasten eta, beraz, txitak denak batera jaiotzen dira.