Wikipedia, Entziklopedia askea
Indiana Jones and the Temple of Doom
(
euskaraz
Indiana Jones eta Tenplu Madarikatua
edo
Indiana Jones 2: Zorigaiztoko Tenpluan
[1]
)
1984an
Steven Spielbergek
zuzendutako
abenturazko film
bat da.
Harrison Ford
,
Kate Capshaw
,
Ke Huy Quan
eta
Amrish Puri
aktoreek antzeztu zuten.
1984ko
maiatzaren 23an
AEBn
estreinatu zen eta
Indiana Jones
saileko film beldurgarri eta ilunena izatearen ospea dauka.
Efektu berezi onenen Oscar Saria
irabazi (
Industrial Light & Magic'
-
Dennis Muren
,
Michael J. McAlister
,
Lorne Peterson
eta
George Gibbs
) eta
Soinu banda onenaren Oscar Sariaren
(John Williams) izendapena jaso zuen.
Raiders of the Lost Ark
(1981) aurrekaria eta
Indiana Jones and the Last Crusade
(1989) eta
Indiana Jones and the Kingdom of the Crystal Skull
(2008) jarraipenak dauzka.
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1935
. urtea,
Txinako
Shangai
hiria. Indiana Jones (
Harrison Ford
) arkeologo eta abenturazalea Lao Che (
Roy Chiao
) txinatar gangsterraren tabernara iritsi berri da, Lao Chek omen duen
Nurhaci
txinatar enperadorean errautsak dituen edukiontzia Indianak duen
diamante
baliotsu baten truk berreskuratu asmoz. Baina elkartrukea okertu eta tiroketaren ondoren Indy eta Willie Scott (
Kate Capshaw
) tabernako abeslaria eta Zaparro (
Ke Huy Quan
) txinatar mutikoa nola edo hala Txinatik hegazkinean alde egingo dute. Zoritxarrez, doazen hegazkina Lao Cheren jabetzakoa da eta heuren pilotuak erregaiarik gabe laga eta paraxutean botako da, hirukotea bere hartan lurjotzera doan hegazkinean utziz. Indy, Willie eta Short Round mutikoa hegazkinean zegoen salbamendu-ontzitxo batez baliatuz hegazkinetik jauzi egin eta
ibai
batera eroriko dira, heuren biziak ozta-ozta salbatuz.
Behin
Indiako
daudela jakinik, bertako herrixka batera ailegatuko dira. Herritarrek
Thug hiltzaile sektakoek
bertatik lapurtutako harria berreskura dezaten eskatuko die, harri hori ohiananren bihotzean dagoen Pankot jauregian gorde omen dute. Honela bada, hirukotea oihanean sartu eta Pankot jauregira zuzenduko da, abentura ilun eta beldurgarri bati ekinez... fortuna eta loriaren bila.
|
---|
Zuzendaria
| |
---|
Gidoigilea
| |
---|
Ekoizlea
| |
---|
Telebista
| |
---|
Ikus gainera
| |
---|
|
---|
Zuzendaria
| |
---|
Gidoigilea
| |
---|
Telebista
| |
---|
Ikus gainera
| |
---|