Wikipedia, Entziklopedia askea
Inazio Mari Atxukarro
[1]
?
Inaxio Mari
edo
Inaxiomari
izenaz ere agertu ohi da? (
Errezil
,
Gipuzkoa
,
1912
–
Tolosa
, Gipuzkoa,
1987
)
euskal
esataria, ipuin- eta pasadizo-kontalaria eta umorista izan zen.
1912an
Errezilgo
Exkerrania
baserrian
jaio zen.
1918an
, gripe izurritea zela, aita, Axintxio Atxukarro, hil zitzaion. Familia, sei seme-alaba eta ama, egoera larrian gelditu zen orduan. Aurrera ateratzeko amak etxez etxe laguntzen zuen, bereziki jostunaren lanetan.
1960ko hamarkadan
Segura Irratian
eta
Loiolako
Herri Irratian
kolaboratzaile gisa aritu zen.
Zegaman
aintzinako objetuen museo txiki bat ireki zuen baina zoritxarrez bera hil ondoren itxi egin zen. Pasadizo umoretsuen kontalaria, Gipuzkoan ospe handia lortu zuen urte horietan.
Bertsolari
txapelketetan sarritan gaijartzaile bezala aritu zen ere bai. Urte gogor haietan euskalzaletasunaren erreferente bat izan zen.
Tolosako
Yurramendi egoitzan hil zen ,
1987ko
abuztuaren 27an.
[2]
Atxukarro ahozko literaturaren egilea izan zen. Bere kontuak irratien bidez edo zuzeneko kontaketetan zabaldu ziren. Normalean, pasadizu umoretsuak eta ironikoak kontatzen zituen, askotan bere biografian oinarritutakoak. Haren umorea erraza da, intentzio txar gabekoa, baserritar munduarekin erabat lotuta.
Hizkuntza
ere oso herrikoia erabiltzen zuen:
Goierriko gipuzkera
. Literatura aldetik errekurtsoz aberatsa zen erabat bere hizkera:
onomatopeiak
,
atsotitzak
,
hitz jokoak
maisuki erabiltzen jakin zuen.
[3]
- Juan Luis Zabala
: "Inaziomari Atxukarroren Irriparrezko printzak berrargitatu du Auspoak",
Berria
, 2012ko azaroaren 20, 34.or.