Wikipedia, Entziklopedia askea
Inauskaia
landareak
inausteko
tresna
da,
guraizeek
bezala
[1]
bi xafla dituena.
Zuhaitz
eta
zuhaixkak
inausteko bereziki diseinatutako tresna ebakitzailea da. Bere mekanismoa guraize batena bezalakoa da,
ardatz
baten inguruan mugitzen diren bi xafla baititu,
palanka
mekanismoa erabiliz, haien artean dauden objektuak mozteko. Inauskaien ezaugarri nagusia, guraizeekin alderatuta, da xafla ebakitzaileak laburragoak eta sendoagoak direla, landarearen atal lodiak moztu ahal izateko. Xafla ebakitzaile bakarrekoa edo bikoa izan daitezke.
Inauskai profesionalen xafla ebakitzailea kromatu gogor batez estalita dago,
altzairuaren
gogortasuna areagotzeko eta korrosioarekiko erresistentzia hobetzeko (batez ere landareen
izerdiaren
eta
herdoilaren
aurka). Horrela ahoaren zorroztasunak luze irauten du, eta ebakia garbiagoa da, eritasunak sahiestuz.
Hauek dira eskuz erabiltzeko inauskai mota nagusiak:
- Inauskai laburra edo inausteko guraizeak: xafla kurbatuak dituzte ebaki garbiak eta
zurtoinetik
hurbil egiteko.
- Ingude-inauskaia: xafla ebakitzaileak gainazal lau baten gainean (
ingudea
) presioa egiten duena.
- Inauskai luzea edo bi eskuko inauskaia: kirten luzeak ditu, palanka indar handiagoa egiteko eta adar sendoagoak inaus ahal izateko.
- Hagaxka inauskaia
[erreferentzia behar]
: inauskaia makil luze baten gainean dago eta soka batekin eragiten da, batez ere urrutiko adarrak inausteko
zurubi
bat erabili gabe.
Inauskai lagunduak ere badaude, profesionalek soilik erabiliak: inauskai elektrikoak eta inauskai pneumatikoak.
- ↑
Inauskai
Euskaltzaindiaren Hiztegian
Noiz kontsultatua: 2020-04-25
|
---|
Ingelesezko Wikipediarako estekak Euskal Wikipedian oraindino sartu barik dauzkagun lanabes batzuentzat
|
Eskuzko tresnak
| |
---|
Eskuzko edo autoindartutakoak
| |
---|
Autoindartutako tresnak
| |
---|
|