Immigrazioa
bertakoak ez diren pertsonek herrialde batera egiten duten
migrazio
-mugimendua da, herrialde horretan
bizimodua
hobetzeko asmoarekin, arrazoi ekonomiko eta politikoengatik maiz. Immigrazioz herrialde batera etorritako pertsonak
immigrante
edo
etorkinak
dira.
Inmigrazioa, herrialde edo eskualde bateko sarrera da, beste leku batean jaio diren pertsonek eraginda. Migrazioa, pertsonen leku batetik besteko mugimendua da, eragiten duena aldi bateko edo behin betiko bizileku aldaketa.
Migrazio mugimendu aukeratik, bi daude: emigrazioa eta inmigrazioa.
- Emigrazioa: pertsonen irteera herrialde, eskualde edo leku espezifiko batetik beste leku batera bideratzeko.
- Inmigrazioa: herrialde, eskualde edo leku espezifiko bateko sarrera beste leku batetik etorriak.
Beraz, emigrazioak, ondoren inmigrazio bat izango du.
Emigraziorako hainbat arazo legal existitzen dira, gehien bat herrialdeko gobernutik sortuak, emigranteen irteerak sahiesten saiatzen dela, gehienbat gehiengoa gazteak izaten direlako, lan egiteko adina dutenek eta herrialdeko garapenean lagundu dezaketenek direlako. Espresuki gobernu faxista, komunista edo antidemokratikoetan, beti emigraziorako trabak sortu dituzte.
Herrialde bakoitzean, gero eta oztopo gehiago daude etorkinak sartzeko momentuan, eta alderdi anitz dituzte, gobernuen aldetik baita bertan bizi diren herritarren aldetik edota ezarrita dauden beste etorkin batzuengatik, gehienbat herrialde desberdinetik baldin badatozte.
Hala ere, batzuetan inmigrazioa mesedejarria izaten da gobernuak lanpostu zehatzetan pertsonak behar dituztenean.
Migrazioak, humanitatea bezain zaharrak dira eta antzinako erlijio eta kultura erlazioetan agertzen.
orokorrean, esan daiteke garapen teknologikoak lurralde hedapenari jatorria eman diola, adibidez suaren sorrera utzi zuen leku hotzetan gizakiak bizi ahal izatea. Berdina esan daiteke nekazaritzarekin (bilakaera neolitikoa), industiarekin, trenari, abeltzaintzari, metalurgiari, itsasontziei, motorrari, etab.
Gizartearen historian, hiru bilakera egon ziren. Lehenengoa bilakaera Neolitikoa, asmakizuna eta nekazaritzaren garapena; bigarrena, industria bilakaera, berarekin produktuak askoren garapena ekarri zuen, trenaren garapena eta hainbat asmakisun lortu zutenek hirien hedapena. Eta hirugarren bilakaera, XX.mende erdiko eta XXI.mendeko teknologia garapena izan da.
Historikoki, inmigrazioak guztiz aldatu dute herrialdeen irudia, arraza, hizkuntza eta kultura ezberdinak egonez, baita eragin handiko beste aldaketa batzuk.
Egun soilik lau herrialdeek inmigrazioa bultzatzen due (Australia, Canada, Israel eta Nueva Zelanda). Soldata diferentziak hain garrantzitsuak dira inmigrazio ilegala industria garrantzitsu bat bilakatu daitezkeela. Inmigrazioaren beste arrazoi batzuk politika arrazoiengatik edota familia batzeagatik izan daitezke.
Negozio asko, inmigrante komunitateei esker garatu dira: dirua bidaltzea, lokutorioak, jatetxe tipikoak eta herrialdeko janari tipikoak dauden lekuak.
Zihur aski, inmigranteen herrialde tipikoak dira: Alemania, Australia, Argentina, Brasil, Canada, Costa Rica, Estatu Batuak, Frantzia, Mexico, Nueva Zelanda, Reino Unido, Venezuela, beste batzuen artean. Herrialde tipikoan orain dituztenak emigrazio portzentai altuak izango liratezke: Albania, Bulgaria, China, Colombia, Cuba, Ecuador, India, Marruecos, Mexico, Nicaragua, Peru, Rumania, Turquia, Uruguay eta Venezuela. (IndexMundi, 2016).
Herrialde eta eskualde askok, etapa eta ziklo ezberdinak igaro dituzte migrazioarekin zer ikusia dutenek, adibidez Espainiak 1960.urtean gertatu izan zen bezala. Arrazoi desberdinak egoten dira, hala nola, ekonomikoak, politikoak, iraultzak, etab.
Inmigranteen langabezi tasa bertako herritarren baino handiagoa izan da. Inmigranteek, egoitzaz aldatzeko planak bertan behera izten ari dira eta gobernuek inmiganteen kuotak murrizten ari dira (Barta & Hannon, 2009).
Biztanleriaren gorabeherak jatorria dute desberdintasun juridikoari Estatuaren aldetik (Espainia, Italia, Alemania, etab), baita sozialetik herritarren aldetik inmigranteen eskubideei dagokionez.
Eta ez da soilik inmigranteekin, antzinako emigranteekin ere “itzulitakoak” hauek ez baitituzte eskubide eta onura guztiak eskura.
Inmigrazioa mundu fenomenorik polemikoenetarikoa da. Garapeneko nazio guztiak eta azpigaratuetariko askok, inmigrazioa nahiko mugatzen dute, justifikatuz ekonomikoki konpetentzia politika bidegabekoa izango litzatekeela herritarrentzat eskulan merkea eta gizarte zerbitzuetarako lan karga bat izango zela.
Mugak izteko politikak giza eskubideen aurrean arazo larriak sortzen ditu. Espresuki herrialde batek beste bati eskatzen dionean herritarrei ez iztea irteera librea. Momentu horretan, Giza Eskubideen 13.atalaren urraketa gertatzen da:
- Pertsona orok du joan eta etorri aske ibiltzeko eskubidea eta Estatu baten lurraldean bizilekua aukeratzekoa.
- Pertsona orok du edozein herrialdetatik alde egiteko eskubidea, baita norberetik ere, eta norbere herrialdera itzultzekoa.
Ordea, errekonozitu behar da, Giza Eskubideek nazioarteko eskalann ezin dutela joan, praktikak, inmigrazioko herrialdetako biztanleriaren kontra edo gainetik.
2014. urtean Managuan ospatutako konferentzian, krisi humanitario deklaratu zen heldu barik emigratzen duten adingabeen tasa igoerarengatik. Horregatik, adingabe hauen eskubideak babesteko beharra ikusi zen euren iturrizko herrialdeetara bueltatzen direnean eta euren familiaren bateraketa.
Managuako Deklarazioak adingabeeen eskubideen ahultasunen inguruan kezkak azaleratu zituzten. Deklarazioaren arabera, lehentasuna adingabearen intesesa da eta horretarako MENAn-tzako erreskurtsoak handitzea beharrezkoa da. Baita pertsona trata desagarrerazi.
Europako herrialde desberdinetan, imigrazio kontrako politikak gogortu egin dira, espezialki, imigrazio irregularrarekin, Italiako kasuan gertatzen den bezala, diputatuen kamaran gainditu zutela imigrante irregularren kanporaketa, eta langile publikoei hauei epaitzea behartzen dituela. Gainera, imigrante irregularrei alokairuren bat egiten baldin badie herritarren bat, hauek 5mila eta 10mila euroko izuna ordaindu behar izango dute, baita 3 urteko kartzela zigorra. (Derf, 2009)
Beste alde batetik, Grezian, 2009ko uztailaren 12an, Patras herrialdean, hondeatzaileekin inmigrante irregularren kanpamentu bat suntsitu zuten. (BBC, 2009).
Amaia Agirrek
inmigrazioaz idatzi zuen "
Abubakar
" iritzi-artikuluan 30 hitz-joko erabili zituen 2022ko abuztuan:
[1]
Nigeriatik dator
Abubakar
, Europa duelako
amu bakar
.
Afrika
mamu
eta iparraldea
damu
bihur dakiokeen
baltsamu
.
Kontinente berotik
hegabera
nola, halaxe dator mutil gaztea ere:
egarbera
.
Bularraldea eta bizkarra beltzak dituzte biek,
bai
hegan datorren txoriak
eta
baita
hegan egin nahi duen txoriak
ere.
Zer
eskainiko zoriak
. Ezer gutxi
eskuineko zuriak
.
Burua hotz eta hondarra bero.
Erreparatu
erre paratu
zaizkien oin azpiei.
Basamortuan
dena da
basa
eta dena da
mortu
.
Begirada ortzi mugan eta itxaropena gugan... Oraindik ez daki
errefuxiatu
eta
errefusatu
fonetikoki ez ezik esanahiz ere geroz eta gertuago daudela.
Besteak beste Frantzia eta Espainia dira
hiztegi
eta
haztegi
hori elikatzen duten
bitamina
,
bietan mina
.
|
Eta bien arteko
Bidasoa
bide osoa
zapuztu dezakeen
pasoa
.
Eta bien arteko
Bidasoa
bide osoa
zapuztu dezakeen
pasoa
.
Berdintasunaz
hitz egiten dugu
berdin zaigunaz
ari garenean,
baina
berdin du
eta
berdindu
ez dira berdinak.
Hitz hartzeaz
arduratzen gara besteak
hits jartzea
ren eta
itzaltzea
ren ardura gure gain ez hartzearren.
Guk eragindako mila
liskar
uzten ditugu besteen
bizkar
.
Bizkor
gainera.
Zer da
ikara
izuaren
kikara
ez bada? Europa omen Afrikaren
teilatu
, baina gero nork
beilatu
?
Nigeriak
zerbaitegatik ote du ≪
igeri
≫ hitza bere baitan?
Erantzunik gabeko
galderak
galerak
al dira?
Pentsa zapaltzen duten jatorrizko lurra zein ezegonkorra den semea edo alaba patera hauskor batera igo dadin onartzen badute.
|
Olatuz olatu
, bere baitara gotortu eta is
olatu
, oinak ezin mugitu eta burua ezin geratu, nigarrez utzi duen ama nork konts
olatu
?
Azken olatuaren indarrak
hondoratu
ordez
hondarreratu
badu, orduan zer?
Atzean
utzi duenaren
antzean
. Basamortutik
uretara
, eta
uretatik
berriz ere lehorrera.
Ezer ez du izango
eskueran
, alderantziz, dena
estu eran
.
Gure goitik beherako begirada
disekatu
, behetik datorrena nola
isekatu
.
Ezin ote dugu
atalka ari
,
ahari talka
aritu ordez?
Ezin ote dugu
barrera eraitsi
eta
harrera hobets
i? Orduan
hobe etsi
!
Alferrikakoak
eta
Afrikakoak
ere zergatik ote dira hain
hoskide
?
Kide hots
egiten ez zaleko agian?
Zertarako hainbeste urgentziazko
bilera
, berehalako agerraldi publiko eta diputatu
ganbera
... beti berdina badoa gain
behera
? Dena izango du oztopo
burokratiko
,
buru kaotiko
gehiegi baitaude agintean. Hala ere, zorte on,
Abubakar
, ez bekizu Europa izan
damu bakar
.
"ABUBAKAR",
Amaia Agirre
,
2022
|
- ↑
Agirre Arrastoa, Amaia. (2022-08-13).
≪Abubakar≫
Berria
: 13.
(Noiz kontsultatua: 2022-08-31)
.