Wikipedia, Entziklopedia askea
Imanol Apalategi
(jaiotzez,
Manuel Mari Apalategi Zurutuza
,
Ataun
,
Gipuzkoa
,
1901eko
ekainaren 13a
-
Donostia
, Gipuzkoa,
1984ko
abuztuaren 17a
) apaiz eta euskal idazlea izan zen, idazterakoan
Gudariarteko
eta
Imanol Sabiaga
(bere jaiotetxeagatik) ezizenak ere hartu izan zituena
[1]
. Apaiztu ondoren
Ataungo Bonipagi Aba
ezizena ere hartu zuen, ohikoagoan
Aita Bonifazio Ataun
edo, gaztelaniaz,
Bonifacio de Ataun
.
"Boletin Americano de Estudios Vascos"
aldizkari
argentinarraren
zuzendaria izateaz gain beste argitalpen askotan idatzi izan zuen: "
Irugarrengo Prantziskotarra
", "
Zeruko Argia
", "
Euskal-Esnalea
", "
Yakintza
", "
Euzko Deya
", "
El Dia
", "
Euzkadi
" eta "
Euzko Gogoa
"n.
Ataungo Sabiaga baserrian jaio zen. Erlijio ikasketak
Altsasu
,
Hondarribia
eta
Irunean
egin zituen; gero kaputxino fraideetan apaiz ordenatu, eta
P. Bonifacio de Ataun
hartu zuen izena.
1919
. urtetik aurrera hainbat agerkaritan esku hartu zuen, esan bezala: ≪Zeruko Argia≫, ≪Euskal-Esnalea≫, ≪Yakintza≫, ≪Euzko Deya≫ eta ≪El Dia≫ eta ≪Euzkadi≫ egunkarietan.
Rabindranath Tagoreren
Amal
euskaratu eta argitara eman zuen
1933an
.
Bertso-jartzaile
gisa ere jardun zuen
[2]
.
Espainiako gerra zibilarekin batera erbesteratu beharra izan zuen, eta Argentinan non 40 urte igaro zituen. Han zela,
Euzko Gogoa
aldizkarian olerkiak argitaratu zituen, eta
Boletin Americano de Estudios Vascos
delakoan euskal kulturari buruzko lanak, buletin honetako zuzendaritzakoa izan zelarik.
Buenos Airesen
Gure Aditza
argitaratu zuen
1960an
.
- Gure Aditza
, Buenos Aires, 1960.
- AIZPURUA BARANDIARAN, Jexux.
Imanol Apalategi "Aita Bonifazio Ataun" (1901-1984)
. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2003. Bilduma: Bidegileak. ISBN: 978-84-457-2023-3.