한국   대만   중국   일본 
Ilargi-formako hezur - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Ilargi-formako hezur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ilargi-formako hezur
Xehetasunak
Honen parte Karpoa
Artikulazioa Erradioa
Karpoko hezur handia
Kako-hezurra
Eskafoidea
Piramidala
articular disk of distal radio-ulnar joint (en) Itzuli
palmar lunotriquetral ligament (en) Itzuli
scapholunate interosseous ligament (en) Itzuli
lunotriquetral interosseous ligament (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinez os lunatum
MeSH A02.835.232.087.144.663
TA A02.4.08.005
FMA 23712
Terminologia anatomikoa

Hezur semilunar edo Ilargi-formako hezurra eskumuturreko hezur bat da. Izen hau, duen formagatik datorkio, ilargi erdi bat ahurtasuna beherantz begira duela. Hezur bikoitia da, laburra, hanpatua, trinkoa, kubo formakoa, ilargi baten itxurarekin eta sei aurpegirekin, horietatik lau, artikularrak.

Aurpegi artikularrak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Goiko aurpegia : erradioarentzat ganbila
  2. Beheko aurpegia : konkaboa hezur handiaren buruarentzat eta kako-hezurraren goiko muturrarentzat
  3. Kanpoko aurpegia : laua eta oso txikia eskafoidearentzat
  4. Barruko aurpegia : aurreko bezala, laua, baina askoz handiagoa piramidalarentzat.

Aurpegi ez artikularrak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Artikularrak ez diren bi aurpegietatik, aurrekoa ganbila da eta atzekoa laua. Biak ala biak, zimurrak dira, baina bertan ez da inongo giharrik ezartzen.

Konexioak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Karpoko lehen ilarako bigarren hezurra da, erradioa, eskafoidea , piramidala , kako-hezurra eta hezur handiarekin artikulatzen da.

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Anatomia Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz .