Wikipedia, Entziklopedia askea
Iker Lauroba
(
Donostia
,
Gipuzkoa
,
1975eko
urriaren 12a
)
abeslaria
,
gitarra
jotzailea,
ukelele
jotzailea eta
piano
jotzailea da,
[1]
Lauroba
musika taldearen sortzailea. Bakarlari gisa ere lau disko atera ditu.
Utikan
eta
Hamaika Bide
taldeetan aritu ondoren, 2004an Haritz anaiarekin batera
Lauroba
musika taldea sortu zuen. Taldearekin arrakasta handia izan zuten eta disko ugari atera zituzten.
[2]
2015 urtean bakarkako disko bat ateratzera animatu zen,
Zeru tolesgarria
izenekoa.
Harkaitz Canoren
letrak musikatu zituen eta hogei musikaritik gora izan zituen bidelagun proiektu honetan.
[3]
2017an bigarren diskoa kaleratu du,
Nire gotorlekutik
izenekoa.
2017an
Izaro Andresekin
batera haren
Hankapuntetan I
EP-a kaleratu zuen eta 2018an ateratako
Eason
diskoan ere mallabitarraren musikaria izan zen.
2018an bere hirugarren diskoa atera zuen,
Udazkena
izenekoa. Horrek eman zion hasiera aurrerantzean etorriko ziren diskoei, urtaro bildumari hain zuzen ere.
2019an urtaroekin jarraituz,
Negua
diskoa kaleratu zuen.
2020an Izarorekin
Limones en invierno
diskoaren aurkezpen bira egin zuen.
Bakarlari gisa ere lanean jarraitzen du,
Negua
diskoaren aurkezpen kontzertuak emanaz taldekideen laguntzaz, eta ez hori soilik,
Udaberria
disko berria ere kaleratu berri du, eta gainera
Uda
abian omen dauka.
- Lauroba
(2005) - maketa
- Lauroba
(2007) - maxi diskoa, 4 kantu.
- Gauari gauarekin
(2008,
GOR Diskak
)
- ...egunarekin
(2010,
GOR Diskak
)
- Iglu bat basamortuan
(2012,
Oihuka
)
- Bidea
(2014,
Oihuka
)
- IV
(2016, autoekoizpena)
[4]
- Om
(2016, autoekoizpena)
[5]
- Hankapuntetan I
(2017, autoekoizpena)
[6]
- Eason
(2018, autoekoizpena)
[7]
- Limones en invierno
(2020, autoekoizpena)
[8]
- Zeru tolesgarria
(2015, autoekoizpena)
[9]
- Nire gotorlekutik
(2017, autoekoizpena)
[10]
- Udazkena
(2018, autoekoizpena)
[11]
- Negua
(2019, autoekoizpena)
[12]
- Udaberria
(2020, autoekoizpena)
[13]