Wikipedia, Entziklopedia askea
Txondorra prestatzen.
Ikazkintza
prozesu naturalaren bidez
egurretik
ikatza
lortzen duen lanbide zaharra da. Ikazkinak lanbide honen egileak ziren, eta batzuetan bizimodu nomada edukitzen zuten leku batetik bestera joaten baitziren beste pertsona batzuek kontratatuta.
Basoak
garbi mantentzeko funtzioa ere bazuten.
Belaunaldiz belaunaldi egindako jarduera tradizionala da,
XX. mendeko
bigarren erdialdean gainbehera jasan zuena.
Euskal Herriaz
gain, beste toki batzuetan ere ohikoa izan da, adibidez
Herrialde Katalanetan
.
Txondorra egosten ari
Txondor
izeneko egur pilaketa eratzen zuten ikazkinek minerala lortzeko. Prozesuak aste batzuk irauten zituen eta faseka egiten zuten, 50.000 bat kilogramo egur erabiliz.
Funtsean, lehenengo fasean egurra moztu eta biltzen zuten, bigarrenean egur meta eraikitzen zuten eta hirugarrenean zura irazeki edo piztu eta egosi egiten zuten, azkenean ikatza lortuz.
Ogibide hau tradizionala izan da mendi aldeko hainbat eskualde basotsutan, tartean
Arabako
Mendialdea
,
Lizarrerriko
inguru oihantsuak (
Lana
harana),
Zaraitzu
eta
Erronkariko ibarrak
.
Montxo Armendariz
zuzendari
nafarrak
1982an
ikazkin baztuen istorioa
zinemaratu
zuen,
"Tasio"
pelikula ezagunean.