한국   대만   중국   일본 
Igurzkari hobiosteko ahostun - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Igurzkari hobiosteko ahostun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Igurzkari hobiosteko ahostun
?
NAF zenbakia 135
Kodetzea
X-SAMPA Z
Kirshenbaum Z
Braille ?

Igurzkari hobiosteko ahostuna kontsonante mota bat da, hizkuntza zenbaitetan erabilia dena. Hots klase bati erreferentzia egiten dio, eta ez soinu bakar bati. Mota zenbait ager daitezke, pertzeptualki nabarmen ezberdinak direnak:

  • Igurzkari txistukari sabai-hobikari ahostun [?]
  • Igurzkari ez-txistukari hobiosteko ahostun [???]
  • Igurzkari txistukari irauli ahostun [?]
  • Igurzkari txistukari hobi-sabaikari ahostun [?]


Nazioarteko Fonetika Elkarteak igurzkari hobiosteko ahostun izena soilik erabiltzen du [?] soinuarentzat. [1] [2]

Igurzkari sabai-hobikari ahostun [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Igurzkari sabai-hobikari ahostuna edo igurzkari hobiosteko kakotu ahostuna kontsonante mota bat da, hizkuntza zenbaitetan erabilia dena.

Transkribapena [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Nazioarteko Alfabeto Fonetikoan ezh ?? ?? letraren ikur xeheak irudikatzen du, eta bere X-SAMPA ikurra Z da. Beste transkribapen alfabeto zenbaitetan ??? erabili izan da. Beste alfabetoetatik latindar alfabetora egokitzerakoan ?zh ? digrafoaren bidez transkribatu izan da.

Hizkuntza zenbaitetan, frantsesez eta ingelesez kasu, hots honek aldibereko ezpainkaritasuna izan dezake ( [??] ), nahiz eta transkribapenetan inoiz gutxi irudikatzen den.

Ezaugarriak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Igurzkari sabai-hobikari ahostunak hurrengo ezaugarriak ditu:

  • Bere ahosmoldea igurzkari txistukaria da. Hau da, hots hau ebakitzeko aire-emana mihiaren atzekaldeko zirrikitu batetik artikulazio punturaino eramaten da, non hortz ia estutuen ertz zorrotzetara bideratzen den, maiztasun altuko turbulentziak sortzen direla.
  • Bere ahoskunea sabai-hobikaria da. Hau da, hobiosteko kakotua (neurri batean sabaikaritua). Honek esan nahi du mihiaren lepoa hobiaren atzean kokatuta eta mihiaren aurrekaldea sabairantz bildua ("kakotua") ebakitzen dela.
  • Bere ahoskera ahostuna da. Hau da, hots honen artikulazioan ahots-kordek bibratzen dute (mugitzen dira).
  • Kontsonante ahokaria da. Hau da, airea ahotik ateratzen da bakarrik.
  • Kontsonante zentrala da. Hau da aire-emaria mihiaren erdialdetik zeharkatzera bideratzen da, aldeetatik baino.
  • Aire-emaria birikaria da. Hau da, hotsa ahoskatzeko airea biriki eta diafragmak bultzaturik dator, hots gehienetan bezala.

Euskaraz [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Igurzkari hobiosteko ahostuna edo igurzkari sabai-hobikari ahostuna euskalki zenbaitetan agertzan da, gehien bat lehen [j] hurbilkari sabaikari ahostuna zenaren indartzearen ondorioz.

Adibideak: bizkaieraz mendi j e edo txiki j e eta zubereraz j in edo j inko .

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. McGuire, Beth. (2016-02-05). ≪International Phonetic Alphabet (IPA) Charts for Consonants (Pulmonic) and Vowels≫ African Accents (Routledge): 18?19. ISBN 978-1-315-85020-7 . (Noiz kontsultatua: 2021-02-22) .
  2. ≪IPA i-charts (2018)≫ www.internationalphoneticassociation.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-27) .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]