한국   대만   중국   일본 
Ignazio Arregi - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Ignazio Arregi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ignazio Arregi
Bizitza
Jaiotza Onati 1931ko abuztuaren 6a
Herrialdea   Gipuzkoa , Euskal Herria
Heriotza Loiola 2020ko azaroaren 16a  (89 urte)
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak kazetaria eta erlijiosoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Erlijio-ordena Jesusen Konpainia

Ignazio "Inazio" Arregi Zendoia ( Onati , 1931ko abuztuaren 6a - Loiola , 2020ko azaroaren 16a ) gipuzkoar erlijio-gizon eta kazetaria izan zen.

Hamazazpi urte zituela Jesusen Konpainian sartu eta Filosofia eta Teologia ikasketak hasi zituen Onako San Francisco Javier Ikastetxean (Burgos). Bi lizentziaturak Bilbon, Deustuko Unibertsitatean, amaitu zituen geroago. Kazetaritzaren munduan murgildurik, 1963-1965 bitartean Bergamoko (Italia) "Scuola di Giornalismo di Bergamo" delakoan telebista eta irratian espezializatuz, Gizarte Komunikabidetako Diplomatura lortu zuen. Loiolako Herri Irratian 1966. urtean esatari-lanetan hasi eta 1982 arte jardun zuen, azken lau urteetan zuzendari gisa. Bertatik, Eusko Irratira egin zuen jauzi. [1]

Garai hartan herri-mailako musika-programarik hoberenaren Ondas Saria ere jaso zuen. Herri Irratia utzi zuenean, Eusko Irratia, Radiodifusion Vasca, S.A.-ko zuzendari izatera pasa zen 1982ko abenduan, eta kargu horretan egon zen 1985 arte. 1986an, Vatikano Irratian hasi zen lanean, Programazio saileko zuzendariorde eta Informatiboen saileko zuzendari bezala. TVErekin lankidetzan ere ibili zen Vatikanotik, igandeko mezei ahotsa jarriz. [1]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. a b Urkizu, Urtzi. ≪Inazio Arregi jesuita eta kazetaria hil da≫ Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-17) .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]