Igerilekua
urez betetako lur-zuloa da. Orokorrean lurra zulatu eta gero, txukun uzteko, axuleiuak erabiltzen dira.
Antzinatik erabilitako eraikuntza da hau, eta horrezkero, munduan zehar, tradizio handia du bainu-eraikuntza bezala. Nabarmentzekoak dira
termak
, hainbat lekutan topa daitezkeenak,
Batheko
hiri ingelesean esaterako, hiriaren izena bertatik hartzen duelarik.
Gaur egun, dena den, igerilekuek nabarmen egin dute aurrera teknologiaren arloan, batez ere, uraren arazketaren kontuan. Garbitasuna mantentzeko
kloroaren
deribatuak erabiltzen dira. Horrez gain uraren
pH
-a kontrolatzen da eta sarritan uraren tenperatuta ere.
Halaber, igerileku-mota asko dago, finkoak, garraiagarriak eta desmuntagarriak besteak beste. Gainera material desberdinez eginiko igerilekuak ere badaude, honako hauek adibide gisa:
poliesterra
, hormigoia edo gogordura, mosaikoz estalia, etab.
Kirol-munduan hiru igerileku-mota handi bereizi ditzakegu: 50 metroko igerilekua edo igerileku olinpikoa, honako izen hau
Olinpiar Jokoetako
igerileku ofiziala izatearren datorkio, 25 metroko igerilekua eta hirugarrenez salto-igerilekua, nahiko txikiagoa dena. Kirol-esparruan, igerilekuen erabilera oso zabala da, eta hainbat kirol praktikatzen dira, horrezkero, beraietan.
Igeriketa
,
waterpolo
-a,
igeriketa sinkronizatua
(baita igeriketa bateratua edo aldiberetua) edo
jauzia
adibidez.
Igerilekuetako uren zaintzan hainbat parametro izan behar dira kontuan:
Igerileku bateko parametro normalak
|
Kloro
askeko portzentajea
|
1,5 - 2,0 mg/L (1,5 - 2,0 ppm)
|
Kloroa zuzenean gehitu daiteke, edo bestela, gatz-hidrolisiaren bidez.
|
Gazitasuna
|
4 g/L (4 kg/m³)
|
Noizean behin, Gatz-ekarpena beharrezko bihur daiteke.
|
pH
-a
|
7,2 - 7,6 (xedea: 7,2 - 7,4 artekoa)
|
Azidoa gehituz murriztu daiteke, eta
Bikarbonato sodikoa
,
Na
HCO
3
formuladuna, bezalako basea (pH +) gehituz ugaritu daiteke.
|
TAC
, Erabateko alkalinotasuna
|
8 - 15 ºf (80 - 150 ppm)
|
Alkalinotasun handiak, pH maila ezegonkorra eragiten du.
|
TH, gogortasuna
|
< 40 ºf (<400 ppm)
|
Uraren gogortasuna murrizteko (bigundu),
sodio karbonatoa
gehituz,
Na
2
CO
3
formuladuna, deskarbonatatze prozesua eroaten da aurrera.
|
Baio hauek lortzeko, produktu batzuk beharrezkoak dira:
- Kloro-egonkortzailea
- Itsasbelarren aurkako tratamendua
- Tratamendu flokulatzailea
- Karearen aurkakoa
- Horma-zinkinunearen aurkakoa
- Argitzailea
- Onddoen aurkako tratamendua