Igelak
2016an
Patxo Telleriak
zuzendutako
euskal
filma
da.
[1]
[2]
Gidoiaren oinarri bat
Esopo
greziarraren
Eskorpioia eta igela
fabula da. Pelikulako "Igelak’, kasu honetan, galtzaileak dira: kaleratuak, etxegabetuak… Haiekin identifikatu zen Telleria zuzendaria, eta haiengan jarri zuen begia.
[3]
Musika ukituak dituen euskal komedia da filma. Musikari ezagunen parte-hartzea izango zuen filmak:
Ainhoa Arteta
sopranoa,
Xabi Solano
(
Esne Beltza
),
Doctor Deseo
,
Natxo de Felipe
(
Oskorri
),
Gose
,
Oreka TX
eta
Gatibu
.
[4]
Filmean parte hartzeaz gain, filmerako kantua sortu zuen Gatibuk. Musikaren garrantzia oso nabarmena da filmean, eta Telleriak oso gauza kalekoa egin nahi zuenez., musikariak ere kalean jarri zituen, jotzen edo kantuan.
[5]
Abra Proden
ekoizpen honek 2 milioi
€
-ko aurrekontua izan zuen
[6]
eta
Filmax
eta
Barton Filmsek
banatu zuten.
Patxo Telleriaren hirugarren film luzea izan zen. Aurreko biak
Aitor Mazo
aktore eta zinema- zuzendariarekin elkarlanean filmatu zituen:
Hodeiak pintatzeko makina // La maquina de pintar nubes
(2009) eta
Bypass
(2012).
Soinujolearen semea
(
2018
) filmeko gidoilaria izan zen
Bernardo Atxagaren
eleberriaren moldatuta. Gainera, 2005ean, Gabriel Arestiri buruzko 54 minutuko film dokumental bat zuzendu zuen.
[4]
Bilboko
Errekaldeberri
auzoko
Kukutza gaztetxea
eta Donostiako
Arteleku
erreferenteak izan ziren filmean azaltzen den gune autogestionatua sortzeko.
[5]
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
|
Pello, banku sukurtsal bateko zuzendaria, delitu ekonomikoengatik atxilotu dute. Bere nagusiak ere inplikatuta dauden arren, bakarrik utziko dute justiziaren aurrean. Salduta dagoela konturatzean, ihes egitea erabakiko du.
Dirurik eta dokumentaziorik gabe, familia eta lagunik gabe, Pellok bere identitatea ordezkatuko du, ezkutuan jarraitu ahal izateko.
Iragan faltsu horrekin eta patuaren kapritxo bategatik, erreza egingo zaio Pellori Desahuziatuen Elkarte batek okupaturiko etxe batean babesa topatzea. Bere kide berrien konfiantza bereganatuko du, asmo bakar batekin: haien diruaz jabetu eta atzerrira alde egitea.
Trailerra