한국   대만   중국   일본 
Idoia Monton - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Idoia Monton

Wikipedia, Entziklopedia askea
Idoia Monton
Bizitza
Jaiotza Donostia 1969ko otsailaren 24a  (55 urte)
Herrialdea   Gipuzkoa , Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak margolaria eta eskultorea
idoiamonton.com

Idoia Monton Gorostegi ( Donostia , 1969ko otsailaren 24a ) gipuzkoar margolaria da. EHUn ikasi ondoren, Artelekun lan egin zuen. 1990eko hamarkadatik aurrera, hainbat erakusketa izan ditu.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Leioako Arte Ederren Fakultatean egin zituen ikasketak. Angel Bados eta Bonifacio Alonsorekin izan zen Artelekun, eta eskulturarekin hasi zuen bere ibilbidea. Euskal Herrian bakartu samar sentitzen zela eta Bartzelonara joan zen bizitzera. Han bizi da geroztik.

Erakusketak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

2021ean Idoiak azken hiru hamarkadatan egindako lanaren berri ematen duten 90 artelan batu zituen Bilboko Rekalde Aretoak, Zazpi leihoak izenburupean. [1]

Hau da nire pintore bizitza umila, osorik. Idoia Monton

Bilboko egonaldia amaitzean, Galiziara eramango dituzte Montonen lanak, eta Vigoko museoan jarriko dituzte ikusgai.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Astiz, Inigo. ≪Pintura beti itzultzen da≫ Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-04) .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz .