한국   대만   중국   일본 
Ibon Aranberri - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Ibon Aranberri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ibon Aranberri

Bizitza
Jaiotza Deba 1969ko maiatzaren 16a  (55 urte)
Herrialdea   Gipuzkoa , Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak artista , bideoartista , conceptual artist (en) Itzuli eta installation artist (en) Itzuli

Ibon Aranberri Landa ( Itziar , 1969ko maiatzaren 16a ) euskal herritar artista da. Batez ere, arte kontzeptualean jarduten du, naturaren eta kulturaren munduen arteko harremanak aztertuz.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Ibon Aranberrik bere ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean hasi zituen, 1989an, Bilbon . 1993an Erasmus programaren barruan Milango Nuova Accademia di Belle Artin izan zen. 1994an lortu zuen gradua Arte Ederretan. 1995ean Donostiako Artelekun Angel Badosek eta Txomin Badiolak antolatutako ikastaro batean hartu zuen parte. 1998 eta 1999an artista egoiliarra izango da Japoniako Kitakyushu hiriko Arte Garaikideko Zentroan. 2003 eta 2004an New Yorkeko PS1 Arte Zentroan ikasketa programa bat jarraitu zuen.

2007an Kasselgo Documentan parte hartu ondoren mundu mailako proiekzioa hartzen hasi zen. Bere arte lanak aurki daitezke Madrilgo Sofia Erregina Museoan , Gasteizko Artiumen eta Bartzelonako MACBAn , besteak beste.

Obra [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Ibon Aranberriren lanak politikarekin erlazioa dutenak izaten dira sarri. Lanak era hauetakoak izan ohi dira: ikerketak, lekuko esku-hartze sotilak, eta esku-hartze horien dokumentazioak argazki eta instalazio moduan. Prozesuari eman ohi dio garrantzia. Askotan, aurkitutako objektuak erabili ohi ditu.

Arte kontzeptualarekin erlazionatutako euskal artisten belaunaldiaren parte da, Jon Mikel Euba , Inaki Garmendia, Asier Mendizabal eta Itziar Okarizekin batera.

Obra garrantzitsuak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Banakako erakusketa garrantzitsuak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Taldekako erakusketak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • 2007-2008: Incognitas - Unknowns: Mapping Contemporary Basque Art Chacun a son gout taldeko erakusketa Guggenheim Bilbao Museoan . [5]
  • 2007: documenta 12, Kassel. Gezeigt wurde die Foto-Installation Politica hidraulica (2003) und der 16-mm Film Exercises on the north side (2007).
  • 2001: Ironia , Fundacio Joan Miro, Bartzelona. [6]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. (Gaztelaniaz) ≪(Ir. T. n. 513) zuloa≫ www.macba.cat (Noiz kontsultatua: 2018-10-23) .
  2. (Gaztelaniaz) ≪Horizontes - Museo Guggenheim Bilbao≫ Museo Guggenheim Bilbao (Noiz kontsultatua: 2018-10-23) .
  3. ≪Organigrama≫ Antoni Tapies Fundazioa .
  4. (Gaztelaniaz) ≪Ibon Aranberri | Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofia≫ www.museoreinasofia.es (Noiz kontsultatua: 2018-10-23) .
  5. Chacun a son gout - Deskribapena | Museo Guggenheim Bilbao. 2010-01-06 (Noiz kontsultatua: 2018-10-23) .
  6. (Ingelesez) Miro, Fundacio Joan. ≪Irony | Exhibitions | Fundacio Joan Miro≫ Fundacio Joan Miro (Noiz kontsultatua: 2018-10-23) .

Kanpo loturak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]