한국   대만   중국   일본 
Hurbilkari sabaikari ahostun - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Hurbilkari sabaikari ahostun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hurbilkari sabaikari ahostun
j
NAF zenbakia 153
Kodetzea
X-SAMPA j
Kirshenbaum j
Braille ?

Hurbilkari sabaikari ahostuna ahozko hizkuntza askotan erabiltzen den kontsonante mota da. Soinu hau adierazten duen Nazioarteko Alfabeto Fonetikoaren ikurra ?j? da. X-SAMPA ikur baliokidea j da, eta beste alfabeto fonrtiko zenbaitetan, alfabeto fonetiko amerikanoa kasu, ?y? ikurrarekin trankribatzen da. Tradizio erromanikoan hots honi yod ("jod") deitu ohi zaio. ?J? letraren ingelesezko izena, jay , [d??]-z hasten denez ( afrikatu sabai-hobikari ahostunarekin ), hurbilkariari batzuetan yod deitzen zaio ingelesez ere, fonologia histori ko ko yod-dropping eta yod-coalescence terminoetan bezala.

Hurbilkari sabaikaria sarritan aitzineko bokal itxi ez biribilduaren [i] baliokide semibokalikotzat har daiteke. Zenbait hizkuntzatan elkarren arteko txandakatzeak aurki daitezke, hala nola frantsesean , eta baita zenbait hizkuntzatako diptongoetan , ?j? eta ?i?? bezala, transkripzio fonetiko sistema desberdinetan erabiltzen den ez-silabikotasunaren diakritikoa soinu bera irudikatzeko baliatuz.

Zenbait hizkuntzatan, ordea, biribiltasunari dagokionean zehaztu gabea den sabaikari hurbilkaria dute eta, beraz, ezin daiteke [i]-ren edo [y] bere kide biribilduaren (normalean, [?]) baliokide irristaritzat hartu. Adibide bat gaztelania da, hurbilkari sabaikari bi bereizten dituena: [j] bokalerdi hurbilkaria, beti ez-biribildua, eta [??] kontsonante hurbilkaria, biribiltasunari dagokionean zehaztu gabea dena. [1]

Martinez-Celdran-en arabera, [j] laburragoa da eta normalean trantsizio soinua besterik ez da. Bokal osoaren ondoan ager daiteke soilik, eta ez da sekula silabaren ekinean agertzen. Bestalde, [??] hotsak zabalera baxuagoa du, batez ere F2n. Gainera, [??] silabaren hastapenean bakarrik ager daiteke. [??] ez da zaratatsua ebakeran edo hautematean. [?] bihurtu daiteke ahoskatze enfatikoan, zarata izanik (turbulentziak aire-etorrian). [1]

Transkribapena [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erdialdeko, iparraldeko eta ekialdeko Europako hizkuntza gehienetan erabiltzen diren idazkera sistemetan , j hizkiak hurbilkari sabaikaria adierazten du, alemanezko Jahr -en "urte" bezala. Euskaraz bariazio handia dagoen arren, euskara batuan ere ?j? ikurra hurbilkari sabaikariari dagokio.


Ezaugarriak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Hurbilkari sabaikari ahostunak hurrengo ezaugarriak ditu:

  • Bere ahosmoldea hurbilkaria da. Hau da, hots hau ebakitzeko ahots-bidea artikulazio puntuan estutzen da, baina ez aire-etorrian turbulentziak sortzeko adina. Hurbilkari mota orokorrena irristari edo 'bokalerdia da. Irristari izenak [j] -ren mugimendu bereizgarriari egiten dio erreferentzia, [i] bokalaren kokapenetik hurrengo bokalaren kokapenera. Bokalerdi izenak hots hau silabikoa ez dela nabarmentzen du (ezin du silaba baten nukleoa osatu), nahiz eta berez soinu bokalikoa izan.
  • Bere ahoskunea sabaikaria da. Hau da, mihiaren erdi edo atzealdea ahosabai gogorrerantz igoz ahoskatzen da. Bestela berdina den aldaera sabaiostekoa ahosabai gogorra baino pixka bat atzerago ahoskatzen da, [?] belarraretik hurbilagoa dela.
  • Bere ahoskera ahostuna da. Hau da, hots honen artikulazioan ahots-kordek bibratzen dute (mugitzen dira).
  • Kontsonante ahokaria da. Hau da, airea ahotik ateratzen da bakarrik.
  • Kontsonante zentrala da. Hau da aire-emaria mihiaren erdialdetik zeharkatzera bideratzen da, aldeetatik baino.
  • Aire-emaria birikaria da. Hau da, hotsa ahoskatzeko airea biriki eta diafragmak bultzaturik dator, hots gehienetan bezala.


Euskaraz [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Euskaraz /j/-ren ahoskerak lekuan lekuko bariazio handia erakusten du. Gipuzkoan eta inguruko hizkeretan, gazteleran jazotako irristari sabaikariaren eboluzioa akabura eraman da: [j] > [?] > [?] > [x]. [2] Beste leku zenbaitetan, bilakabide hau erdibidean geratu da, puntu ezberdinetan: [?] igurzkari hobiosteko ahostuna dugu Bizkaian (Lekeitio edo Bermeon, esaterako), eta [?] Igurzkari hobiosteko ahoskabea Nafarroan (Zaraitzu edo Erronkarin). Nafarroan (adibidez, Baztanen) eta Bizkaian (Arratia edo Uribekostan kasu) kontsonante sabaikari bat egiten da [j] irristaritik [?] herskarira joan daitekeena, artean indar ezberdineko igurzkariak daudela [??]~[?]. Iparraldean bilakabide honek ez du indar handirik izan: Lapurdin [j] dugu, eta Zuberoan [?]. [2]

Adibideak: j an , j oan , j esarri , mendi j a .


Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. a b (Ingelesez) Martinez-Celdran, Eugenio. (2004-12). ≪Problems in the classification of approximants≫ Journal of the International Phonetic Association 34 (2): 201?210.   doi : 10.1017/S0025100304001732 . ISSN 0025-1003 . (Noiz kontsultatua: 2021-02-28) .
  2. a b (Ingelesez) Hualde, Jose Ignacio; Urbina, Jon Ortiz de. (2011-06-03). A Grammar of Basque. Walter de Gruyter ISBN 978-3-11-089528-5 . (Noiz kontsultatua: 2021-02-02) .


Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]