Wikipedia, Entziklopedia askea
Hugo Arguelles
(
Veracruz
,
1932ko
urtarrilaren 16a
-
Mexiko Hiria
,
2003ko
abenduaren 24a
) mexikar idazle eta antzerkigilea izan zen.
Medikuntza ikasi zuen bost urtez Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan, eta arte dramatikoa hiru urtez Arte Ederretako Institutu Nazionaleko Antzerki Eskolan. Gaztelaniazko irakaslea izan zen
Mexikoko Unibertsitate Autonomoan
. Arte dramatikoko irakaslea izan zen, eta Arte Ederretako hainbat eskola sortu zituen Mexikon. 1979an literatura dramatikoko lantegia sortu zuen. 1982an urteko idazlerik onenaren saria eman zioten
El ritual de la salamandra
(
Arrubioaren erritua
) lanagatik. Hainbat filmetako gidoiak ere egin ditu, besteak beste,
La primavera de los escorpiones
(
Eskorpioien uda
),
Las piranas aman en cuaresma
(
Pirainak garizuman maitatzen dute
),
Las figuras de arena
(
Hondarrezko irudiak
),
Los amantes frios
(
Maitale hotzak
) eta
One way
(
Bide bat
). Idatzi dituen lanen artean aipagarriak ditu:
Los prodigiosos
(
Miragarriak
),
Los cuervos estan de luto
(
Beleek lutoan daude
),
El velorio en turno
(
Gaubeila-txanda
),
Dona Macabra
(telebista-saioa),
El ritual de la Salamandra
(1982,
Arrubioaren erritua
),
Los amores criminales de las vampiras morales
(1983,
Banpiro moralen amodio kriminalak
),
Los caracoles amorosos
(1988,
Barakuilu maitatiak
)
, Trilogia Musical
(1994,
Musika trilogia
).