Wikipedia, Entziklopedia askea
Hubert James Marcel Taffin de Givenchy
(
Beauvais
,
Oise
,
1927ko
otsailaren 21a
-
2018ko
martxoaren 10a
)
[1]
frantziar
moda diseinatzailea izan zen.
Givenchy
moda-etxearen sortzailea izan zen.
1945ean
,
Parisko
Arte Ederren Eskolan
sartu zen, eta
Jacques Fathekin
hasi zen lanean. Gero,
Robert Piguetekin
ikasi zuen, ondoren
Lucien Lelongekin
, eta, azkenik,
Elsa Schiaparellirekin
, zeinarekin lan egin baitzuen lau urtez.
1951n
, Parisa aldatu zen, eta hurrengo urtean aurkeztu zuen lehen bilduma,
Bettina
modeloarekin. Givenchyk Bettina izena jarri zion, hain zuzen ere, berak asmatu eta ospe handia lortu zuen alkandora bati. Modelo harekin egindako lanak berehalako ospea eman zion, eta
pret-a-porter
denda bat zabaldu zuen
1954an
.
Hubert de Givenchyk
Balenciaga
maisuaren zenbait bezero ospetsurentzat lan egin zuen. Maisuaren tradizio klasizistaren jarraitzaile izan zen, eta jantzi dotore, soil, eroso eta klasikoak egin zituen, oro har, garaian garaiko bitxikeriak alde batera utzirik. Jantziak ez ezik, lurrinak ere sortu zituen Givenchyk, hala nola
Interdit
eta
De
(
1957
),
Givenchy III
(
1970
),
Ysatis
(
1968
) eta
Amarige
(
1991
) emakumezkoentzat, eta
Monsieur de Givenchy
eta
Vetyver
(
1959
) gizonezkoentzat.