Houston, arazo bat daukagu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Houston, arazo bat daukagu ( ingelesez , Houston, we have a problem ) 1970eko apirilaren 13an , Apollo 13 ontziko pilotu Fred Haisek Houstonen ( Texas , AEB ) NASAk duen egoitzara igorri zuen mezua izan zen. Gerora, filmetatik eguneroko hizkuntzara zabaldu da esamolde ezagun hori [1] .

Testuingurua [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Bi egun lehenago aireratu zen suziria Ilargira iristeko asmoz, baina bidean leherketa batek ontziko elektrizitate , ur eta oxigeno hornidurari eragin zion. Houstoni laguntza eskatu zioten arren, azkenean, ontziko eskifaiak erabaki zuen Ilargia zapaltzeko erabili behar zuten modulua salbamendu-txalupa gisa erabiltzea.

Hala, modulua apirilaren 17an erori zen itsasoan eta handik bizirik erreskatatu zituzten hiru astronautak .

Mezua [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

NASAren eta ontziko astronautaren arteko elkarrizketa honelakoa izan zen: [2]

Swigert: "Okay, Houston, we've had a problem here."
Lousma: "This is Houston. Say again, please."
Lovell: "Uh, Houston, we've had a problem."
Lovell: "We've had a MAIN B BUS UNDERVOLT."
Lousma: "Roger, MAIN B UNDERVOLT."
Lousma: "Okay, stand by, Thirteen, we're looking at it."

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Irazustabarrena, Nagore. (2018ko uztailaren 01a). ≪"Houston, arazo bat daukagu!"≫ Argia  CC-BY-SA lizentzia .
  2. http://www.phrases.org.uk/meanings/houston-we-have-a-problem.html The meaning and origin of the expression: Houston, we have a problem , 2016ko ekainaren 29a .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]