Wikipedia, Entziklopedia askea
Hondartza
itsasoa
eta lurra elkartzen diren lekua da, normalean aldapa txiki batekin, amildegirik gabe edo haien azpian,
hareazko
edo harri txikizko lurzoruarekin.
Hondartzak
ibaiei
eta
itsasoari
esker sortzen dira.
- Ibaien eragina
:
Iturburuetatik
gertu dauden errekek
mendietako
harkaitzak
higatzen
dituzte eta arrokatik partikula txikiak askatu, edo ahulguneak erasotzean, harri puskak ateraz. Harri puska txikiago horiek ere higatzen ditu urak, tamaina are txikiagokoak izan arte, eta
itsasoratzera
iristerako
basak
eta hareak baino ez dira uretan suspentsioan geratzen. Hondar eta
lohi
horiek itsasbazterrean kokatzen dira, eta denborarekin
dunak
eta hondartzak sortzen dira.
- Itsasoaren eragina
: Itsasoak itsasbazterretako
labarrak
higatzen ditu eta
abrasio plataformak
eta hondarra sortzen. Hondar hori korronteetatik babestutako guneetan metatzen da, ibaien itsasoratze guneetan, adibidez. Horrez gain, itsasoak gerora harearekin metatzen diren beste hondakin batzuk ere xehatzen ditu (adibidez,
maskorrak
).
Aisialdi gune horietara jende franko joaten da, batez ere
udan
. Bertan bainatu,
ur
bazterrean ibili eta uretako eta bestelako
kirolak
egin daitezke.
Hondartzak gune publikoak izaten dira eta uda garaian sorosleek zaintzen dituzte, bai hondartzak berak, baita bertara doan jendea ere. Zaindu gabeko hondartzak ere badaude.
Hiru bandera izaten dituzte:
berdea
(lasaitasun osoaz igeri egin daiteke),
horia
(argi ibili beharra dago bainatu nahi bada eta
gorria
(bainatzea debekatuta dago).
Euskal Herriko hondartzak
La Arenako
mendebaldeko hondartzatik (
Muskiz
) beste muturreko
Barra hondartzaraino
(
Baiona
) daude. Euretako asko
surf
egiteko oso egokiak dira eta
munduan
ezagunak dira, batez ere
Biarritzeko
hondartza eta
Mundakakoa
.