Wikipedia, Entziklopedia askea
Hondarribiko setioa
1638ko
udan
gertaturiko gudu garrantzitsu bat izan zen,
Franko-espainiar Gerran
eta
Hogeita Hamar Urteko Gerraren
barnean.
Uztailaren 1ean
gazteluko
soldadu eta herritarrak aintzat hartuta 700 gizaseme besterik ez ziren armadunak. Ondoko udalerrietako 77 armadun hurbildu zituen Probintziak, eta, egun batzuk beranduago, marea goian zela baliatuta, beste 320 iritsi ziren. Guztira, 1.100 ziren udalerria defendatzen, kopuruz askoz handiagoa eta artilleria sendoa zuen gudarosteari aurre egiten.
[3]
Henrike II.a Borboi-Condekoa
eta
Henri de Sourdisek
zuzenduriko frantziar armadak 27.000 soldadu eta zenbait itsasontzi zituen. Bi hilabetez hiria setiatu eta
harresiak
botatzeko 16.000 kanoi-bala erabili zituen. Hiria erabat suntsiturik geratu zen, eta 300 lagun, gehienak emakume eta haur, baino ez ziren geratu. Hala ere, defendatzaileek eutsi egin zioten.
Irailaren 7an,
Juan Alfonso Enriquez de Cabrera
Gaztelako almiranteak zuzenduriko espainiar armadak setioa hautsi, eta frantziar armada mendean hartu zuen. Balentria ospatzeko, urtero irailaren 8an
alarde
bat ospatzen dute Hondarribian.
Henri de Sourdis
artzapezpikuak
Bernard de La Valette
Epernongo dukeari bota zion porrotaren errua, harresietako pitzadurak txikiegiak zirelako ez erasotzea aholkatu baitzuen.
Egindako defentsagatik, Hondarribiak, "Hondarribiko Hiri Oso Prestu, Oso Leial eta Oso Adoretsu" titulua jaso zuen.
- ↑
a
b
c
Clave historial con que se abre la puerta a la historia eclesiastica y politica (1742)
- ↑
a
b
Parker, Geoffrey. (1984).
Spain and the War, The Thirty Years' War.
Londres: Routledge, 223 or.
.
- ↑
a
b
Hondarribiko Udala.
XVII. mendea eta 1638ko Setioa.
.