Holstein
[1]
Ipar Germaniar Konfederazioaren
antzinako estatua izan zen. Gaur egun
Schleswig-Holstein
estatuaren baitan dago,
Alemaniako
iparraldean.
Saxoiak
eta
obrodiarrak
V. mendetik XII. mendera arte elkarren aurka borrokatu ziren, lurraldeaz jabetu nahirik. XII. mendean Lotario Saxoniako dukeak konderri bihurtu zuen, eta Schaumburgeko Adolfo I.aren esku geratu zen Holstein. Haren leinukoek beren eskuetan eutsi zioten,
eslaviarren
kontra aurrenik, eta
daniarren
aurka gero. Ordurako
Schleswig
beretua zuten daniarrek. Azkenik, Gerardo III.ak,
Handia
zein
Burusoila
deiturikoak, bi lurraldeak batu zituen (1326) bere agintepean.
Adolfo VIII.ak, Schaumburg leinuko azkenak,
Kristian I.a Danimarkakoaren
esku utzi zituen bi lurraldeak. 1474an
Inperio Santuko
dukerri izan zen Holstein, eta bertako estatu bihurtu zen, 1806an inperioa desegin zen arte. 1815etik 1864ra bitartean, Germaniar Konfederazioaren kide izan zen, nahiz eta Danimarkara loturik jarraitzen zuen (Danimarkako erregea Holsteingo duke ere bazen).
Frederiko VII.aren heriotzaren ondoren, eztabaida izan zen, Schleswig eta Holstein norentzat geratuko ziren. Handik gutxira,
Prusia
eta
Austria
buru zituen Germaniar Konfederazioa Danimarkarekin gerran hasi zen; azkar garaitu zuten Danimarka, 1864an,eta dukerriak itzul zitzan behartu zuten. 1865ean Prusia eta Austria akordio batera iritsi ziren: austriarrek Holstein hartu eta gobernatuko zuten, eta prusiarrek Schleswig. Akordio hori
Austria-Prusia Gerra
hasi zenean bukatu zen, 1866an; gerra bukatu zenean, Schleswig eta Holstein Schleswig-Holstein estatu bihurtu ziren, eta estatua Prusiaren barne geratu zen.