Hirigune elkargoa
[1]
(
frantsesez
Communaute d'agglomeration
)
frantses estatuko
berezko fiskalitatea duen EPCI
[2]
motako udalerriak elkartzeko egitura bat da. Mota horretako hiru mailetatik ertaina da,
hirialde elkargoaren
azpitik eta
herri elkargoaren
gainetik.
Oro har
hiri
continuum
batekin bat egiten dute; aldiz, bere osaera, mugak eta sarritan ipintzen zaizkion izen artifizialengatik
[3]
ez dute beti errealitate natural, sozial, kulturalak... errespetatzen eta hori eztabaida iturria izan ohi da.
Ipar Euskal Herri
herri guztiek
Euskal hirigune elkargoa
osatzen dute, 2017ko urtarrilean sortua.
1999ko
uztailaren 12ko
99-586 legeak
[4]
araututa, zenbait udalerri elkartzetik sortzen da eta "elkartasun espazio baten barruan hiri garapenerako eta beren lur eremuetarako proiektu komun bat elkarrekin definitzeko" balio du.
Dagozkion udalerriek eta
departamenduko
prefetak
horrelako elkargo bat sortzea erabaki dezakete hiru baldintza betez gero:
- Gutxieneko biztanleria 50000koa izatea.
- Gutxienez 15000 biztanleko udalerri bat bere baitan izatea; bestela departamenduko
hiriburua
edo udalerri nagusia egon behar.
- Geografikoki lur-eremu batu eta
barrendegirik
gabea izatea.
Kasu guztietan ez dira hiru baldintza betetzen eta beste aldetik esan behar da gaur egun
hiri elkargo
diren zenbaitek biztanleria aldetik hirigune elkargoak izan behar zutela baina
1999ko
legea onartu baino lehenagokoak direnez estatus horrekin segitzen dute. Beste aldetik,
hiri elkargoekin
ez bezala, elkargo mota honetan parte hartzea edo bere barrutik ateratzea neurri handiago batean udalerri bakoitzaren esku dago.
Hirigune elkargoak, bigarren mailako elkargoa izaki,
hiri elkargoek
dituzten botereak; hala ere eragin arlo nagusiak ez dira inportantzia txikikoak:
garapen
ekonomikoa, espazioaren kudeaketa,
etxebizitzaren
bidezko oreka soziala lortzea. Beste batzuetan (bide publikoak, saneamendua, ura,
ingurumena
, ekintza soziala, kirol eta kultura arloko ekipamenduak) aukeran du konpetentzia izatea ala ez baina aholkua da aipatu seietatik gutxienez hirutan elkargoak konpetentziak eskuratzea.
2009ko
urtarrilaren 1ean
frantses estatuan
(
Europatik
kanpoko
koloniak
kontatu gabe) mota honetako elkargoak 174 ziren eta
La Roche-sur-Yon
2010ean
bihurtu berri da; 22 bat miloi biztanle biltzen dituzte. Kasu batzuetan ez dute
departamendu
edo
eskualdeetako
mugekin bat egiten eta bat baino gehiagoko udalerriak biltzen dituzte.
Hirigune elkargo izateko baldintzak betetzen dituzten oso hiri gutxi geratzen dira estatus hori lortu gabe, dela
elkargo
baten barruan daudelako (
Auxerre
,
Saint-Lo
,
Liborna
), dela inongo elkargo motatan ez daudelako (
Canas
) edota
Parisen
ingurukoak (bereziki
Sena-Saint-Denisen
) direlako.
Ipar Euskal Herri
herri guztiek
Euskal hirigune elkargoa
osatzen dute, 2017ko urtarrilean sortua.
2017 baino lehen, bi hirigune elkargo zeuden:
Hurbilen dauden beste hirugune elkargoak hauek dira:
|
---|
Lurraldekoak
| | |
---|
Administraziokoak
| |
---|
Historikoak
| |
---|
Hego:
Hego Euskal Herrikoa ?
Ipar:
Ipar Euskal Herrikoa
|