한국   대만   중국   일본 
Hirialde elkargo - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Hirialde elkargo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hirialde elkargoa ( frantsesez Communaute urbaine ) frantses estatuko berezko fiskalitatea duen EPCI [1] motako udalerriak elkartzeko egitura bat da. Mota horretako hiru mailetatik gorena da, hirigune elkargo eta herri elkargoa baino maila goragokoa.

Ezaugarriak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

1999ko uztailaren 12ko 99-586 legeak [2] araututa, zenbait udalerri elkartzetik sortzen da eta "elkartasun espazio baten barruan hiri garapenerako eta beren lur eremuetarako proiektu komun bat elkarrekin definitzeko" balio du.

Legeak dio 500000 biztanle baino gehiagokoa izan behar duela eta gutxienez 50000 biztanle baino gehiagoko udalerri batek egon behar duela bere baitan; hala ere, egun dauden asko legearen aurretik eratu zirenez, horietako batzuk ez dira inolaz ere heltzen biztanleria hau izatera [3] .

Hirigune elkargo eta herri elkargoetatik ez bezala, hiri elkargo batetik udalerri bat ezin da askatasun osoz atera.

Egiteko nagusiak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Sortzen denean kide diren udalerriek zenbait arlotan konpetentziak elkargoari pasatzen dizkiete:

Egungo elkargoak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

2017an, mota honetako 15 elkargo dira:

Frantziako 15 hirialde elkargoak, 2017an
Izena Egoitza Sortze data Herri
kopurua
Biztanleak
(2013) [4]
Lehendakaria
(2014-2020)
Grand Paris Seine et Oise Aubergenville 01-01-2016 73 401.845 Philippe Tautou
Saint-Etienne Metropole Saint-Etienne 01-01-2016 53 390.550 Gael Perdriau
Grand Reims Reims 01-01-2017 144 298.046 Catherine Vautrin
Tours Plus Tours 01-01-2017 22 295 404 Philippe Briand
Clermont Communaute Clermont-Ferrand 01-01-2017 21 283.680 Olivier Bianchi
Perpignan Mediterranee Metropole Perpignan 01-01-2016 36 283.173 Jean-Marc Pujol
Orleans Metropole Orleans 01-01-2017 22 273.878 Charles-Eric Lemaignen
Angers Loire Metropole Angers 01-01-2016 30 272.124 Christophe Bechu
Caen la Mer Caen 01-01-2017 50 256.181 Joel Bruneau
Le Grand Dijon Dijon 01-01-2015 24 248.028 Francois Rebsamen
Dunkerque grand littoral Dunkerque 21-10-1968 18 200.704 Patrice Vergriete
Le Mans Metropole Le Mans 19-11-1971 14 199.095 Jean-Claude Boulard
Communaute urbaine d'Arras Arras 01-01-1998 39 102.649 Philippe Rapeneau
Communaute urbaine Creusot-Montceau Le Creusot 13-01-1970 27 94.210 David Marti
Communaute urbaine d'Alencon (CUA) Alencon 31-12-1996 36 54.366 Joaquim Pueyo
Guztira 609 3.653.933


Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Etablissement public de cooperation intercommunale , "udalerrien arteko kooperaziorako elkarte publikoa".
  2. " Chevenement legea" izenez ezaguna, orduan Barne Ministroa zenarengatik.
  3. 1966tik hasiak ziren horrelako esperientziak sortzen; aurretik zeuden guztiek, bete beharreko ezaugarriak izan gabe ere, mantendu zuten estatus hori.
  4. Resultats du recensement de la population , sur le site de l' Insee

Ikus, gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]