한국   대만   중국   일본 
Hiri Debekatua - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Hiri Debekatua

Koordenatuak : 39°54′57″N 116°23′27″E  /  39.9158°N 116.3908°E  / 39.9158; 116.3908
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hiri Debekatua
  UNESCOren gizateriaren ondarea
Ming eta Qing dinastietako Jauregi Inperialak Pekin eta Shenyangen
Imperial City
Kokapena
Estatu burujabe   Txinako Herri Errepublika
Hiria Pekin
Barruti Dongcheng barrutia
Jiedao Donghuamen Subdistrict
Koordenatuak 39°54′57″N 116°23′27″E  /  39.9158°N 116.3908°E  / 39.9158; 116.3908
Map
Historia eta erabilera
Irekiera 1420
Inaugurazioa 1923
Arkitektura
Arkitektoa Kuai Xiang (en) Itzuli
Azalera 72 ha
Ordezkatzen du Imperial City (en) Itzuli
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia 439-001
Eskualdea [I] Asia eta Ozeania
Izen-ematea bilkura )
Bisitariak urtean 15.080.000
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Hiri Debekatua [1] ( txinera tradizionalez : 紫禁城 ; pinyinez : Z?jin Cheng , euskaraz : ≪Hiri Gorrindol Debekatua≫ ) Txinako enperadore-enperatrizen jauregia izan zen, Ming dinastiaren garaitik eta Qing dinastiaren azkenera arte, hots, 1420tik 1912 arte. Gotorlekua da, 8 metro garai den harresi batek inguratua. Antzinako Pekingo erdigune zehatzean bertan dago, eta gaur egun Jauregi Museoa ren ( txinera tradizionalez : 故?博物院 ; pinyinez : Gug?ng Bowuyuan ) egoitza da. Hiri Debekatua Txinako enperadore-enperatrizen eta haien familien bizileku izan da, bai eta Txinako gobernuaren zeremonia eta politika arloko erdigunea ere, ia 500 urtez.

Gaur egun, txinatar subiranotasunaren eta Pekingo hiriaren ikurra da, eta Txinako Herri Errepublikako zigiluetan agertzen da. Munduko erakargarri turistikorik handienetakoa da.

Izena [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Izena, 紫禁城 Zijin Cheng , hiru partikula independentez osatuta dago. Zik-ek, euskaraz Gorrindola edo Purpura, lehen aipaturiko Iparrizarrari erreferentzia egiten dio. Jin-ek , debekatua, inor, jauregitik irten edo bertara sar ez zitekeela esan nahi du, enperadorearen onespen zuzenik gabe. Cheng hitzak, zer den definitzen du, eta "Harresitutako Hiria" esan nahi du.

Ezaugarriak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Hiri Debekatuaren ikuspegia

0,72 kilometro karratu, 800 eraikin eta 9.000 gela baino gehiago hartzen ditu. Munduan kontserbatzen diren zurezko antzinako egituren bildumarik handiena da. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1987an , 12,96 hektareako babes azalera eta 153,10 errespetu azalera hartuz. Jauregi Inperiala, Tiananmen plazaren iparraldean dago, eta bertara, Tiananmen Atetik sar daiteke. Hiri Inperiala deituriko auzo batek inguratzen du.

Ikus,gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]