Platera meloiz betea
(1999), Mauro Daviden margolana
Hiperrealismoa
1960eko hamarkada bukaeran,
Estatu Batuetan
sortutako
margolaritza
-joera da, errealitatearekiko muturreko fideltasuna aldarrikatzen duena. Hiperrealismoak
argazkigintza
du eredutzat, eta errealitatea argazkien leialtasun eta objektibotasun berarekin berregitea du helburu.
Hiperrealismoaren jatorriak erro sakonak ditu Estatu Batuetako pintura-tradizioan, zeina amarruaren literaltasunaren aldekoa baita,
William Harnett
edo J
ohn Haberleren
XIX. mendearen bukaerako koadroek erakusten duten bezala. 1920ko hamarkadan, preziosismoaren garaiko margolariek ere argazkiak ondoan zituztela lan egin izan zuten (
Charles Sheeler
pintore eta aldi berean argazkilariak, adibidez). Baina
pop artearen
joera izan zen hiperrealismoaren aurre-aurreko aitzindaria, egunerokotasunaren ikonografia hartuz, eta irudi neutro eta estatiko berdinak sortuz.
Argazkia da, ia beti, hiperrealismoaren abiapuntua. Horregatik fotorrealismo edo superrealismo ere deitu izan zaio.
David Parrishek
, esate baterako, diapositiba baten proiekzioan bertan margotzen zituen bere obrak;
Richard MacLeanek
episkopioaren laguntzarekin egiten zituen bere lanen azken ukituak;
Chuck Closek
erretratuak handitzen zituen errealizazioaren gorabeherak eta argazki irudiaren pikorrak nabarmentzeko. Kasu batzuetan, aerografoaren bidez, pinturaren distira handitu eta argazki-paperaren itxura lor daiteke.
Hiperrealismoaren margolari gehienak gai jakin batzuetan espezializatu izan dira.
Richard Estes
, adibidez, hiri-ikuspegietan eta erakustokien xehetasunetan;
Don Eddy
, kromatuen xehetasun distiratsuetan;
John Kacere
kitscharen antzeko iruditeria erotikoan.
John de Andrea
eta
Duane Hansonek
forma tridimentsionala eman diote hiperrealismoari: eredu biziak hartuta eskulturak egin, kolore biziak erabili, eta benetako jantzi eta bitxiekin edertu gero.
Europan, 1970. urte inguruan sortutako figurazio berrien alderdi batzuetan izan du eragina hiperrealismoak. Europako mugimendu honetako margolari behinenetakoen artean aipagarriak dira
Jean-Oliver Hucleux
frantsesa,
Gerhard Richter
alemana eta
Antonio Lopez Garcia
espainiarra. Lehenak zorroztasun erabatekoaz aplikatu ditu mugimendu honetako prozedurak, bigarrenak Estatu Batuetan aurkitu ezin daitekeen ikuspegi kritikoa eskaini du, eta hirugarrenak eguneroko gauzetan eta inguruneetan bilatu du bere obren gaia.
Azkeneko urteotan doako birtuosismoa leporatu izan zaio hiperrealismoari, eta horrek zalantzan jar dezake joera honen etorkizuna eta egungo onarpena.