Himeji gaztelua
(
japonieraz
?路城, Himeji-j??)
Japoniako
Hyog? prefeturako
(antzinako
Shikito barrutia
,
Harima probintzian
)
Himeji
kostaldeko hirian,
K?betik
47 kilometro inguru mendebaldera kokatuta dagoen
japoniar gaztelu
bat da. Oraindik baldintza onetan mantentzen den
Erdi Aroko Japoniako
egiturarik antzinakoenetako bat da.
UNESCOk
Gizateriaren Ondare
izendatu zuen
1993an
. Japoniako toki historiko berezi bat eta
Japoniako Altxor Nazional
bat ere bada.
Matsumoto gaztelua
eta
Kumamoto gazteluarekin
batera Japoniako hiru "Gaztelu Ospetsu"etako bat da, eta herrialde osoko bisitatuena. Batzuetan Hakuro-j? edo Shirasagi-j? izenekin ezagutzen da ("
lertxun
zuriaren gaztelua" esan nahi duena, kanpoaldeko bere kolore zuri dizdiratsuaren ondorioz.
Gaztelu hau sarri agertzen da japoniar telebistan fikziozko telesail eta filmeen eskenategi bezala,
Tokioko
Edo gazteluak
gaur egun ez baitu Himeji gazteluak duenaren pareko dorre nagusirik. Himeji hiri barnean bertan oso erabilia den erreferentzia puntu bat da, gaztelua bera muino baten tontorrean kokatuta dagoenez, hiriaren zati handi batetik ikusi baitaiteke.
Himeji gaztelua Himeji hiriko iparraldeko zatian kokatua dago, Himeyama eta Sagiyama mendien gainean eraikia, eta bere giroa aro feudalarekin lotua duen Japoniako toki gutxietako bat da.
Gaztelu honen historia
Erdi Aroan
abiatzen da,
Akamatsu klanak
Himeyama mendian gaztelu bat eraiki zuenean (iritzi ezberdinak dauden arren.
Sengoku aroaren
amaieran
Toyotomi Hideyoshi
daimy?aren
gazteluetako bat bihurtu zen, eta ondoren,
Edo Aroan
Himeji domeinuaren
gobernu feudalaren egoitza izan zen, hasiera batean
Ikeda klanarena
eta jarraian
Honda
eta
Sakai
klanetako
fudai daimy?ena
.
Meiji aroan
Japoniako Armada Inperialaren
egoitza bat bihurtua izan zen,
Infanteriako 10. Erregimenduak
okupatu zuelarik. Garai honetan zehar gaztelua botatzea pentsatu zen, baina hau eta beste batzuk gobernuaren finantzaketaren bidez mantentzeko bultzatu zen.
Ozeano Bareko Gerran
su bonbak
erori ziren dorre nagusiko (
tenshukaku
) goi solairuaren gainean, baina bonba hauek ez zuten eztanda egin, gertakari honen ondoren gaztelua kaltegabe mantentzea ia miraria izan zelarik.
Gaur egun gaztelua bere dorre nagusiak osatzen du (天守, tenshu?), dorre handiaz (大天守, daitenshu?), dorre txikiaz ((小天守, sh?tenshu?) eta bere zortzi
watariyaguraz
(渡櫓, 'watariyagura'?) osatua dagoena, guztiak batera
Japoniako Altxor Nazional
bat direlarik ((??, kokuh??). Gainera, badaude beste 74 egitura (yagura 櫓, 'yagura'?), horien artean 27 watariyagura, 15 ate (門, mon?) eta 32 harresi (?, hei?)
Japoniako Jabego Kultural Garrantzitsu
(重要文化財, j?y? bunkazai?) izendatuak izan direnak.
1993an
ere,
UNESCOk
multzo hau
Gizateriaren Ondare
izendatu zuen. Gazteluko dorre nagusia Edo aroa baino lehen eraiki zenez eta oraindik existitzen denez, hamabi
genson tenshu
(現存天守, 'genson tenshu'?) gaztelu dorreen taldeko zati da,
Bitch? Matsumaya
,
Hikone
,
Hirosaki
,
Inuyama
,
K?chi
,
Marugame
,
Maruoka
,
Matsue
,
Matsumoto
,
Matsuyama
eta
Uwajima
gazteluen dorrekin batera. Gainera, dorre nagusia lau gaztelu-altxor nazionaletakotzat (??四城, kokuh? shij??) hartzen da, Altxor Nazional izateari erreferentzia eginez, Matsumoto, Hikone eta Inuyamarekin banatzen duena.
Toki hau
jidaigeki
(drama historikoa) telesailen eta Sengoku eta Edo aroetan girotutako filmeen eskenategi bihurtu da bere giroa dela eta, eta aipaturiko giroei buruzko erreferentzia irudi bezala erabili da.
Dorre nagusia kokatuta dagoen muinoa Himeyama deitzen da, eta
Nishi-no-maru
a kokatuta dagoena Sagiyama. Himeyama mendia (?山, Himeyama mendia?) antzin Himejiko muinoa (日女路の丘, Himeji no oka) bezala ezagutzen zen,
Harima no kuni fudokitik
(播磨?風土記), muinoa
Himeji oka
(日女道丘) bezala aipatzen duen
Nara aroaren
hasieran eginiko
Harima probintziako
erregistro ofizial edo
fudoki
batetik, eta hortik Himeji izena muinoa inguratzen duen eremuarentzat mantendu da. Himeyama muinoan ohikoa da
sakura
motako gereziondoak loratzen ikustea, eta, honen ondorioz, muinoa Sakuragiyama (?木山) bezala ere ezagutzen zen, eta izen honetik Sagiyamara eboluzionatu zuen (鷺山, Sagiyama, literalki "lertxunaren mendia).
Himeji gazteluak hartzen duen Hakuro-j? (白鷺城 literalki "
lertxun
zuriaren gaztelua") izen herrikoiari buruz zenbait teoria daude
- Sagiyama muinoaren izenagatik, bertan kokatuta baitago gaztelua
- Gazteluaren hormak estaltzen dituen eta bere edertasuna ematen dion
igeltsu
zuriagatik
- Inguru hartan bizi diren lertxunengatik (horien artean zuriak)
- Okayama gazteluarekin
kontrastea egiteko,
U-j?
(烏城, literalki "
belearen
gaztelua") bezala ezagutzen dena eta horma beltzak dituena.
Gaztelu hau
Shirasagi-j?
bezala ere ezagutzen da (白鷺城), Hakuro-j? izenaren kanji karaktere berekin idazten dena baina modu alternatibo batean irakurriz.
Hideo Murata
enka
kantariak
Shirasagi no shiro
(白鷺の城) izeneko kantu bat idatzi zuen
on'yomi
irakurketa erabilita gazteluari erreferentzia eginez.
Gazteluak jaso dituen beste izen berezi batzuk honako hauek dira:
- Shusse-j? (出世城, literalki "gaztelu nabarmena"): Izena Toyotomi Hideyoshi daimy?aren gaztelu bat izateagatik eta posizio nabarmenki estrategiko bat lortzeagatik jaso zuen.
- Fusen no shiro (不?の城, literalki "gerraren aurkako gaztelua"): Bere defentsa gotorragatik jaso zuen, kanpoko etsaiak erasorik egitea eragotzi zuena.
Himeji gazteluaren gotorlekuak
Nanbokuch? aroan
dute jatorria, zehazki
1346an
,
Akamatsu Sadanorik
gotorlekua eraikitzea agindu zuenean. Istorio hau Himeji hiriak eta Himeji-j?shi (?路城史, "Himeji gazteluaren historia") liburuak orokorrean onartu egiten dute.
Akamatsu klanaren
agintaldian gotorlekua txikiegia zen gaztelutzat hartzeko, baina
XVI. mendean
Kuroda Shigetakak
gaztelu erako gotorleku bat eraiki zuen
Harimako lautada
babesteko asmoz, iritzi hau eztabaidatua den arren.
Himeji
San'y?do
bidearen goi ibilguko toki estrategiko batean zegoen, eta ondorioz,
Kuroda klana
eta
Toyotomi Hideyoshi
toki hartako jauntxo feudal bihurtu ziren.
Edo aroan
,
Ikeda Terumasaren
agintaldian eraiki zen dorre nagusia. Terumasa zein bere ondorengoak
shinpan daimy?tzat
hartuak izan ziren,
Tokugawa shogunerriarekin
senidetutako daimy?ak alegia, eta
fudai daimy?
edo maila altuko daimy? bezala oinordekotzazko posizio bat lortu zuten, gaztelua eta inguruko tokiak gobernatuz. Ondoren, gazteluaren agintea
tozama daimy?etara
pasa zen, Tokugawa shogunerriaren "etsaiak" zirenak, aroa amaitu arte mantenduz.
Esan bezala, gazteluaren historia
Nanbokuch? aroan
hasten da, Akamatsu klaneko
Akamatsu Norimura
1336an
,
Kenmu Berrezarpenaren
erorketaren eta
Ashikaga shogunerria
boterera iristearen alde egin ondoren
Harima probintziako
shugo
izendatua izan zenean. Norimura budista porrokatua zen eta Sh?my? tenplua (Sh?my?-ji) eraiki zuen Himeyama mendiaren oinean. Agintean bere bigarren semea zen Sadanorik ordeztu zuenean, honek,
1346
inguruan gotorleku bat eraiki zuen mendiaren tontorrean. Klan honek okupatu zuen eraikina
1441ean
erori zen arte,
Kakitsu Gerran
garaituak izan zirenean.
Yamana klanak
laburki okupatu zuen
?nineko gerraraino
(
1467
-
1477
)
Hosokawa klanak
ahuldu zuenean, Akamatsu klanak gotorlekua birkonkistatzea lortzea eragin zuena.
XVI. mendearen
lehen erdian, handik gertu, Himeji inguruan
Gochaku gaztelua
eraiki zen,
Kodera klanak
okupatu zuena, Akamatsu klanaren zergaria zena eta Harimako lautada inguruan eragin handiagoa sortzen ari zena. Arrazoi horregatik
Kuroda Shigetakak
gaztelu berri bat eraiki zuen Himeyama mendiaren tontorrean. Shigetakak jatorrizko gotorlekuaren edukia handitzea pentsatu zuen, tokia berreraikiz eta gaztelu bat eraikiz, Himeyama mendiaren topografia probestuz.
1573
arte gaztelua Kuroda klanak okupatu zuen, Shigetakaren semea zen
Kuroda Mototakaren
eta haren biloba zen
Kuroda Yoshitakaren
komandante bezala nabarmendu zirenak.
1576an
gaztelua
Toyotomi Hideyoshik
okupatu zuen,
Oda Nobunagaren
aginduetara zegoena. Yoshitakak Nobunagaren basailu bihurtzea erabaki zuen, Harima eta
Chug?ku
inguruan Kuroda klanaren boterea sendotuz, zenbait guduren ondoren Kodera eta
M?ri klanak
deseginez.