Wikipedia, Entziklopedia askea
Hilmar Baunsgaard
(
Slagelse
,
1920ko
otsailaren 26a
-
Kopenhage
,
1989ko
ekainaren 30a
) daniar politikaria izan zen.
Danimarkako
lehen ministroa izan zen 1968tik 1971ra.
Danimarkako Alderdi Sozio-Liberaleko
kide izan zen eta alderdia zuzendu zuen 1968tik 1975era. 1948 eta 1951 artean Danimarkako Gazteria Sozial Liberaleko lehendakaria izan zen eta 1957an eserleku bat lortu zuen Parlamentuan. 1961etik 1964ra Merkataritza ministroa izan zen
Viggo Kampmann
eta
Jens Otto Krag
gobernuetan.
Lehenago bere alderdia sozialdemokratekin koalizio gobernuetan egon bazen ere, 1968an Baunsgaardek koalizio gobernua zuzendu zuen Alderdi Kontserbadorearekin eta
Venstreko
liberalekin. Ezin izan zion ongizate-estatuari eta gastu publikoaren igoerari aurre egin, eta zergak igo zituen. Pornografiaren zentsura ezabatu zuen eta abortua legeztatu zuen.
1971n hauteskundeak galdu zituen lis sozialdemokraten aurka.