Wikipedia, Entziklopedia askea
Hidden Agenda
(
euskaraz
Ezkutuko Egunkaria
)
1990eko
Ken Loach
zinema zuzendariaren
britainiar
filma
bat da. Filma honetako honako aktore hauek antzeztu zuten:
Frances MacDormand
,
Brian Cox
,
Brad Dourif
eta
Maurice Roeves
.
1990eko
Canneseko Zinemaldiko
Epaimahaiaren Saria irabazi eta
Europar Filma Onenaren Goya Sarirako
izendatua egon zen.
Filma honako bi esaldi edo aipamen kontrajarriekin hasten da:
≪
|
Irlanda
osoko jabetza moral eta materiala, eguzkitik hasi eta erdigunera arte, eskubidez Irlandako Herriari dagokio.
|
≫
|
James Fintan Lalor
, irlandar errepublikarra eta kazetaria (1807-1849)
|
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1980ko hamarkada
,
Ipar Irlanda
. Giza Eskubideen aldeko Paul Sullivan (
Brad Dourif
)
estatubatuar
abokatua
IRArekin
lotura duen pertsona batekin doalarik, Britainiar Espioitzak lekuko arriskutsua izan daitekelakoan estatubatuar abokatua erailtzen du.
Erailketa ondoren Sullivan abokatuaren Ingrid Jessner (
Frances McDormand
) neskalagun eta lankidea bere mutilagunaren erailketaren zergatia jakiteko asmoz Ipar Irlandara bertaratu eta Peter Kerrigan poliziari (
Brian Cox
) erailketa kasuaren ikerketa eta galdeketetan lagunduko dio, hauen ondorioz Sullivan abokatua bi gizonek tirokatu zutela jakinen dutelarik, erailketaren arrazoia grabaketa bat duen kaset misteriotsu bat dela ere argitaratuko da.
Grabaketa honen egilea Harris kapitaina da (Britainiar Espioitzako kide-ohia, une hartan britainiarrengandik ezkutatuta dagoena), grabaketa honetan britainiar buruzagi militarrak eta
Alderdi Kontserbatzailearen
kideak
Margaret Thatcher
presidentea boterera iristeko eman zuten bultzadaren inguruan mintzatzen dira, hortaz grabaketa hori Britainiarrentzat oso material arriskutsua izateaz gain, ezkutuan mantendu beharreko gauza da. Ustekabean, Harris kapitainak
Dublin
hirian
Irlandar Errepublikarren
laguntzaz britainiar espioietatik ezkutuan dagoela Jessnerri grabaketa eskuan ematen dio, baina Britainiar Espioitza Zerbitzuak Harris kapitaina topatu eta bertan hiltzen du. Honela grabaketa hura egiaztatzeko Harriz kapitaina hilda dagoela, grabaketa bera zokoratua gelditzen da.
Gainera, filmaren amaieran Kerrigan inspektoarearen nagusiek ikerketan aurrera jarrai dezan eragotzi eta ixilik egotera derrigortzen dute, ikerketa hark oraindik ixilpeko azpijoko handiagoa jendaurrean argitaratu dezakelakoan. Jessner oraindik grabaketaren jabe da, eta filmaren arabera grabaketa ezagutzera ematen du, nahiz eta hura inork sinistuko ez duen.