Wikipedia, Entziklopedia askea
Hiazinto Fernandorena Setien
(
1930eko
ekainaren 29a
,
Urnieta
,
Gipuzkoa
–
2017eko
urtarrilaren 6a
,
Andoain
,
Gipuzkoa
)
euskal
irakasle
,
itzultzaile
,
euskaltzain urgazle
eta
euskaltzale
bat izan zen.
Ikastolen
bultzatzailea izan zen. Lazkaon
apaiz
urte asko egindakoa,
Hernaniko
udaleko itzultzailea izan zen.
Lazkaoko
ikastolen sortzailea,
Zumaiako
ikastolarena ere bai.
1967ko
abuztuaren 25ean
euskaltzain urgazle izendatu zuten.
Hiazintok
Gordailu editorialean
Ikastolaren Liburutegia
izeneko liburu monografikoen bilduma gidatzen zuen. Beraren ideiari erantzunez,
Donostiako Ingeniaritza Eskolako EKT taldea
(Euskal Kultura Taldea) eta
Jose Ramon Etxebarria
bildu ziren, eta talde-lanean idatzi zuten
Haizeak, euria eta klima
izeneko liburua, irakaskuntza orokorrek. EKT horretatik sortu zen Elhuyar taldea 1974an. Nolanahi ere, Gordailuko liburu monografiko haiekin ez zituzten betetzen
Oinarrizko Heziketa Orokorreko
(OHO, 1970) legearen programa ofizialak, eta ikastolen legalizazioa oraindik airean zegoela kontuan izanik, irakaskuntza arautuko arlo eta gai guztiei zegozkien irakasmaterialak prestatzeko proiektua plazaratu zuten. Horretan giltzarria izan zen Iker taldea, 1970eko hamarkadaren hasieran militantzia politikoa eta militantzia kulturala bateraturik zeuden garaian sortua,
EHAS
alderdiaren proiektu modura. Proiektu kultural bat zen, argitaletxe bat antolatzekoa, euskarazko produkzioa bultzatzekoa.
[2]
[1]
- Gilen Tell / Schiller [itzul.] (1979)
- Gure baserriak, Hernani [elkarlanean] (2003)