Hezur-muin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hezur-muin
Xehetasunak
Konponenteak bone marrow cells (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinez medulla ossium
MeSH A15.382.216
TA A13.1.01.001
FMA 9608
Terminologia anatomikoa

Hezur-muina immunitate-sistema primarioa osatzen duten bi zatietako bat da, timoarekin batera. Anatomikoki, hezurren barrualdean dagoen ehun malgua da, erdi solidoa eta erdi likidoa, eta bi mota nagusi ditu: muin gorria, odolaren zelulak sortzen dituena, eta muin horia, gantz zelulez osatutakoa.

Gorputzeko hezur handietan dago hezur-muina: burezurrean , aldakan , bularrezurrean , saihets-hezurretan ....

Oso funtzio garrantzitsua dauka globulu gorrien ekoizle moduan, batik bat hezur handietan kokatutako muinak. Leukozitoek eta plaketek ere hezur-muinean dute haien jatorria.

Gaixotasunak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Hezur muinarekin lotutako eritasunen artean leuzemia , mieloma , anemia eta panzitopenia ditugu, besteak beste, eta beraz ehun honen biopsiaren bidez antzeman daitezke.

Transplantea [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Hezur-muinaren transplantea sarritan da aurrean aipatutako gaixotasunen tratamendurik egokiena da, EAEn eta Nafarroako Foru Erkidegoan ere egiten den prozedura dena.

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]