Hernan Cortes Pizarro
(
Medellin
,
Gaztelako koroa
,
1485
–
Castilleja de la Cuesta
,
Gaztelako koroa
,
1547ko
abenduaren 2a
)
espainiar
konkistatzailea izan zen,
Azteka Inperioaren
gaztelar konkistari hasiera eman zion espedizioaren burua,
azteken
inperioaren amaiera ekarri zuena,
Gaztelako Koroaren
menpean jarriz, eta hortik
Espainia Berria
deiturikoa sortuz.
Extremadurako
Medellin hirian jaio zen,
kaparetasun
txikiagoko familia batean
[1]
. Mundu Berrian fortuna bilatzea erabaki zuen,
Hispaniolara
eta
Kubara
bidaiatuz. Bertan, espainiarrek sortutako bigarren hiriko alkate izan zen denboraldi labur batez, lehorreko hirugarren espedizioan, zati bat finantzatu zuena.
Diego Velazquez de Cuellar
Kubako gobernadorearekin zuen etsaitasunak bidaia bertan behera uztea eragin zuen azken orduan, Cortesek ez zuen agindu hori bete.
Kontinentera iritsita, Cortesek talde indigena jakin batzuekin aliatzeko estrategia arrakastatsua egin zuen, beste batzuk garaitzeko. Bertako emakume bat ere erabili zuen, Marina andrea (
La Malinche
), interprete gisa erabili zuena eta Martin izeneko seme bat izan zuen berarekin. Kubako gobernadoreak mandatariak bidali zituenean Cortes harrapatzeko, honek aurre egin zien eta garaitu egin zituen, eta, aldi berean, atxilotzera zihoan tropa bildu zuen, espediziorako errefortzu gisa. Cortesek hainbat gutun bidali zizkion
Karlos I.a
erregeari bere konkista arrakasta aitor ziezaion, matxinadak zigortu beharrean. Azkenik,
Oaxacako
haraneko markes titulua eman zioten, baina erregeorde titulurik entzutetsuena goi mailako aristokrata bati eman zioten,
Antonio Mendoza y Pachecori
. 1541ean, Cortes Espainiara itzuli zen, eta sei urte geroago hil zen.
Medellingo
handiki familia batean sortu zen; amaren aldetik,
Francisco Pizarroren
lehengusu txikia zen. Hamalau urte zituela, aitak
Salamancako Unibertsitatera
bidali zuen legeak ikastera.
1504ko
udaberrian, ikasketak utzi eta
Hispaniola
uhartera joan zen eskribau gisa lanera.
1511n
Kubara
joan zen
Diego Velazquezen
espedizioan.
1518an
,
Mexiko
esploratzera zihoan espedizio baten buru izendatu zuen Diego Velazquezek, baina atzera egin zuen eta baliorik gabe utzi zuen erabaki hura. Cortesek ez zion jaramonik egin eta, azaroaren 18an,
Santiago de Cubatik
abiatu zen
Yucatan penintsularantz
.
Grijalva
ibaiaren ahoan
Tabascoko
maien
aurkako guduan (
Centlako gudua
) nagusitu ondoren, Mexikoko konkistan garrantzi handia izan zuen
Malintxe
esklaboa oparitu zioten. Malintxe Cortesen maitale, aholkulari eta interpretea izan zen konkista kanpaina osoan.
[2]
1519ko
apirilean,
Villa Rica de la Vera Cruz
fundatu zuen, gaur egungo
Veracruztik
70 kilometro iparraldera.
Diego Velazquezek Yucatango esplorazioa amaitu orduko Kubara itzultzeko agindu bazion ere, Cortesek
Azteka Inperioaren
aberastasunen berri izan zuen, eta
Tenochtitlan
konkistatzea erabaki zuen
. Bere gizonen itzultzeko tentazioa ekiditeko, gutxi zirela eta arriskuan zebiltzala begien bistakoa baitzen, Cortesek ontziak hondoratu zituen. Azteken etsai zirela oharturik, itun militarrak egin zituen
totonakekin
eta
tlaxkaltekekin
. 1519ko urrian Cholula (gaur egun
Puebla
estatuan) suntsitu zuen, eta azaroaren 8an, 300 espainiar eta 3.000 tlaxkaltekekin, oztopo handirik gabe sartu zen Tenochtitlan hirian.
Moctezuma II.a
enperadore aztekak
Karlos I.a Espainiakoaren
mendeko izatea onartu behar izan zuen. Espainiarren eta azteken arteko istiluak aitzakitzat hartuz, bahituran hartu zuen Cortesek Moctezuma.
Hilabete batzuk geroago, Kubako gobernadore
Diego Velazquezek
Cortesen aurkako espedizio bat igorri zuen Mexikora,
Panfilo de Narvaez
buru zela.
1520ko
apirilean iritsi zen
Veracruzko
portura, hamaika ontzi, seiehun gizon inguru, hamasei zaldi eta hamalau artilleria piezekin. Cortes espedizio horri aurre egitera joan zen, eta Tenochtitlanen 100 lagun inguru gelditu ziren,
Pedro de Alvaradoren
agintepean. Espainiarrek armarik ez zeramaten 600 buruzagi erlijioso azteka erahil zituztenean, gerra piztu zen Tenochtitlanen. Artean, Cortesek Narvaez garaitu zuen eta, azteken hiriburuan zituen konpainien berri txarrak jasotakoan, bertara jo zuen. 1520ko ekainaren 24ean sartu zen berriro hirira, 1.250 espainolekin eta 8.000 tlaxkalteken laguntzarekin. Zazpi egunez borrokatu ondoren, Cortesek amore eman behar izan zuen. Beraz, ekainaren 30ean (
Gau Triste
deitutakoan) espainiarrek ihes egin zuten Tenochtitlandik.
[3]
Tlaxcalan
babespean gorderik, Cortesek tropak berrantolatu zituen eta, tlaxkaltekekin bat eginik,
Cuitlahuac
buruzagiaren mende zegoen Tenochtitlan hiriaren konkista prestatu zuen.
1521eko
abuztuaren 13an espainiarrek Cuitlahuac-en ondorengo
Cuauhtemoc
hartu zuten preso, eta Tenochtitlan hiria erabat suntsiturik geratu zen. Hurrengo urteetan, azteken lurraldeko gainerako eremuak hartu zituzten mendean. Mexikoko ordokitik abiatuta, iparralderantz
Zacatecasera
heldu ziren; bertan, oso
zilar
-meatze aberatsak aurkitu zituzten, hainbat mendez
Espainiar Inperioa
hornitu zutenak. Hegoalderantz, berriz,
Yucatan
eta
Guatemalara
iritsi ziren.
Karlos Habsburgokoa
enperadoreak
Espainia Berriko
gobernari eta kapitain nagusi izendatu zuen Cortes
1522an
.
1524
. urtean Cortesek Cuauhtemoc, azteken azken buruzagia, hiltzeko agindua eman zuen. Gupidarik gabe jardun zuen Cortes konkistatzaileak, baina ez zuen espainiarren artean ere harrera onik izan; haren etsaiek azpijokoz kargugabetzea lortu zuten, eta
1528
. urtean Espainiara itzuli behar izan zuen.
1529an
, enperadoreak Oaxaca haraneko markes izendatu zuen, baina ez zion gobernadore kargua itzuli.
1530ean
berriro itzuli bazen ere, ez zuen Mexikon inolako aginte politikorik ez militarrik izan, bertako gizon aberatsena bazen ere.
Ozeano Bareko
kostaldea eta
Kaliforniako penintsula
esploratu zituen,
1540an
behin-betiko Espainiaratu baino lehen.
1541ean
, Aljerko setioan hartu zuen parte. Azken sei urteak
Sevillan
pasatu zituen.
1547ko
abenduaren 2an
hil zen, 62 urte zituela.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Olaya, Vicente G.. (2019-02-15).
≪La casa natal de Hernan Cortes, en Medellin, vuelve a la luz≫
El Pais
ISSN
1134-6582
.
(Noiz kontsultatua: 2022-08-07)
.
- ↑
Irazustabarrena, Nagore.
Malinche, zauri ala aringarri?.
argia.eus, 2013-06-16, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported lizentzia
(Noiz kontsultatua: 2017-11-9)
.
- ↑
Azurmendi, Elixabete.
Baztanga, Amerikako konkistatzaile.
argia.eus, 1993-04-01, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported lizentzia
(Noiz kontsultatua: 2017-11-9)
.