Hermione Jean Granger
Harry Potterren
eta
Ronald Weasleyren
lagun mina da
Harry Potter
ren nobeletan.
1979ko
irailaren 12an
jaio zen. Bere gurasoak magia gabeko pertsonak dira, hau da,
muggleak
. Dentista lez lan egiten dute, eta haien alabaz oso harro daude, sorgina izan arren.
Hermione
Hogwartsen
sartu zen
1991
. urtean, eta
Gryffindorrerako
aukeratu zuten, oso argia izan arren. Lehenengotan, ez du harreman ona Harry eta Ronekin, baina azkenean lagun minak bihurtzen dira. Oso azkarra, zintzoa, ausarta eta zuzena da. Lehenengo urtean Sorgin Harria babesten laguntzen du; bigarenean
Slytheringo
munstroaren misterioa konpontzen du; hirugarrenean,
Buckbeak
hipogrifoa eta
Sirius Black
askatzen laguntzen ditu; laugarrenean
Hiru Aztien Torneoko
probetan Harryri laguntzen dio eta Viktor Krum ezagutzen du; bostgarrenean,berak du
Dumbledoren Armada
sortzeko ideia, eta Misterioen Departamenduko gatazkan zauritua izaten da; seigarrenean, Howartseko batailan parte hartzen du eta,azkenik,zazpigarrenean ez da Hogwartsera itzultzen eta Harryri laguntzen dio Horrocruxen bilaketan.
Azken batailan parte hartzen du.Urte batzuk igarota,
Ronald Weasleyrekin
ezkontzen da eta bi seme-alaba izaten ditu: Rose eta Hugo.
Hermione oso azkarra da. Sorgina dela dakienean, berriz, beldurra sartu eta ahal dituen liburu guztiak irakurri eta ikasten ditu. Beti ikasle bikaina izan arren, hori da bere ikasketekin obsesioaren hasiera. Hermione Howgartsera sartzen denean, hobeto prestatuta ezin joan dela badaki. Hasieran ez du lagunik, oso jakintsua eta itxia delako. Aske dagoen Trol bat garaituz gero, ordea, Harry eta Ronen lagun mina egiten da. Ez da oso ondo Lavender eta Parvatirekin konpontzen bere izaera desberdinengatik. Hermione oso neska zuzena dela ikusten da jadanik lehenengo liburuan. Bere beldurrak ikasketetan ezkutatzen ditu, baina zerbaitekin desados dagoenean, ordea, maiz esaten du. Hasiera batean, bere ideiatako askok txorakeriak dirudite, esaterako, laugarren liburua Winky eta Dooby ezagutuz gero, euren espezieko babespena egiten hasten denean. Besteen onespena ez du behar, baina atsegin du. Liburuengan konfiantza osoa du, eta, askotan, Luna Loovegood esaten dion erara, oso itxia da. Hala ere, oso ausarta da. Zazpigarren liburuan cruciatusen menpean dagoenean gezurra esateko gai da, baita bere gurasoen oroipenak aldatzeko eta Australiara bidaltzeko gazteari edozer gertatzen balitzaio.
Hermione oso azkarra da, logika erabiltzen du beti. Sorgin bikaina da; bosgarren mailako azterketetan 9 Bikain eta Oso Ongi bat lortu zituen. Izaera bezala ere sorgin bikainekoa da Hermione, beti ulertzen duelako
Harry Potterrek
sentitzen duena
Hermione Granger zinean
Emma Watson
aktoresak interpretatzen du. Berez seigarren filmean Emmak utzi egin behar zion Hermione interpretatzeari, baina geroago esan zuen ezingo zuela inor ikusi Hermione interpretatzen