Wikipedia, Entziklopedia askea
Herbert von Karajan
(
Salzburgo
,
Austria
,
1908ko
apirilaren 5a
-
Anif
, Salzburgo inguruan, Austria,
1989ko
uztailaren 16a
) austriar orkestra-zuzendaria izan zen.
Salzburgoko Mozarteum-ean eta
Vienako
Unibertsitatean eta Kontserbatorioan egin zituen ikasketak.
1937tik
aurrera
Berlingo
Orkestra Filarmonikoaren eta Berlingo Operako kontzertu-emanaldien zuzendari gisa jardun zuen.
1954an
Berlingo Orkestra Filarmonikoaren zuzendari izendatu zuten, W. Furtwangler-en ondoren. 1956-1964 urte-bitartean Vienako Operako zuzendari izan zen, eta orobat
Bayreuth
eta Salzburgoko jaialdietakoa ere.
1967an
Bazko Jaialdia sortu zuen Salzburgon,
Richard Wagnerren
musika-lanen inguruan.
Musikarako oroimen handia zuen, eta lan egiterakoan zuen doitasunak eta antolatzaile-gaitasun bereziak,
XX. mendeko
orkestra-zuzendari ospetsuenetako bat bihurtu zuten. Opera-antzezpenak antolatzen ere jardun zuen.