Wikipedia, Entziklopedia askea
Manchesterreko fabrikan egindako 1905eko Rolls Royce bat
Henri Royce
(Alwalton,
Huntingdonshire
,
1863ko
martxoaren 27a
- West Wittering,
Mendebaldeko Sussex
,
1933ko
apirilaren 22a
) ingeles industrialaria izan zen.
Liverpooleko
lehen kale-argiteria ezartzeko arduradun nagusia izan zen 1882an. Handik bi urtera, Manchesterren hartu zuen bizilekua. Bere industria sortu zuen han, eta
automobilgintzarako
piezak (motorrak, dinamoak) ekoizten hasi zen. Berak diseinaturiko hiru automobil kaleratu zituen 1904an, eta
Rolls-Royce
enpresa sortu zuen,
Charles Steward Rolls
industrialariarekin bat eginik.