Hell's Kitchen
(
euskaraz
Infernuko Sukaldea
,
Clinton
izenez ere ezaguna da)
Estatu Batuetako
New York
hirian dagoen
Manhattan
barrutiko auzoa da. Iparralde eta hegoaldetik 34. eta 59. kaleek mugatzen dute; ekialde eta mendebaldetik, aldiz,
Hudson ibaia
eta Zortzigarren etorbideak.
Jatorriz "Hell's Kitchen" izendapena
Ingalaterrako
London
hiriburuaren hegoaldeko auzo marginal bat izendatzeko erabili ohi zen. Izendapen hau New Yorken lehenbiziko aldiz
1881eko
irailaren 22an
agertu zen, garai hartako New York Times egunkariko kazetari bat hilketa sail bati buruzko zehaztasunak jakin asmoz polizi komisaldegira batetara joan zenean. Kazetari honek
Hell´s Kitchen
izenez 39. kalea eta Hamargarren etorbide artean zegoen eraikin bat izendatu zuelarik, gainera eremu guzti hura ziurrenik hiriko txiro eta zikinena izango litzatekeela ere adierazi zuen. Kazetari honek idatziriko artikulu honen ondoren, Bederatzigarren eta Hamargarren etorbideen artean dagoen gune honi izendapen honekin deitzen hasi zitzaion, gerora izendapena inguruko eremu guztira hedatu zelarik.
Aipatzekoa da, garai batean, gehienbat
XIX. mendean
bigarren erdialdera,
Irlandar
-Estatubatuar komunitatearen bizileku garrantzitsua izan zela.
Beste bertsio baten arabera, izendapenaren jatorria eremu honetan kokatzen zen alemaniar jatetxe batean legoke, honen izena Heil's Kitchen zelarik. Baina bertsiorik zabalduena Fred holandar poliziarena da: polizia beterano honek bere laguntzailea hasi berriarekin lanean aritzen omen zen. Biak, Hamargarren etorbidetik hurbil dagoen liskar txiki bati begira omen zeuden. Kontakizunak dionez, polizia hasi berriak honela esan omen zuen: Infernua toki beroa da. Hau infernuaren sukaldea da.
Asken urteotan auzoak marginala izateari laga dio, horrexegatik Clinton izendapena hedatuz joan da.
Ayn Rand idazlearen "Iturburua" eleberrian eta bere zinema egokitzapenean, "Hell´s Kitchen" auzoa pertsonai nagusienetako bat den Gail Wynanden jatorrizko auzoa da, eta
Mario Puzoren
The Godfather
("Aitabitxia") eleberrian,
Vito Corleone
Siziliatik
etorri eta bizitzen jartzen den auzoa da. Lorenzo Carcaterra idazlearen
Sleepers
eleberria eta hartan oinarritutako
Sleepers
(1997) filma ere auzo honetan girotuta dago, bai eta
State of Grace
(1990) filma ere.
Komiki
munduan aldiz,
Marvel komikietako
Matt Murdock (
Dare Devil
) pertsonaia bizi den auzoa da.