Wikipedia, Entziklopedia askea
Helios Mendiburu
(
Madril
,
Espainia
,
1936ko
otsailaren 24a
) eusko-alemaniar politikari eta ingeniari bat da. 1990tik 2000ra bitartean, Berlingo
Bezirks Friedrichshain
barrutiko alkatea izan zen.
Heliosen aita euskalduna eta
komunista
zen, eta
Frantziako erresistentziako
kide izanik borrokatu zen
nazien
aurka. Han hil zuten 1944an. Ama, Maria del Pilar, aitaren ideologia berekoa zen, eta 1946an,
Ekialdeko Alemaniako
Cottbus
hirira ihes egin behar izan zuen Heliosekin eta beste bi semeekin.
Nahiz eta familiako guztiak komunistak izan, Helios
sozialdemokrata
da, Alemaniako
SPD
alderdikoa. Bere hitzetan, ≪nire sendiko ardi beltza naiz≫. Bere gaztaroko gertaerek finkatu zioten bere ideologia politikoa. 1956ko udazkenean,
sobietarren
tankeek
1956ko Hungariako Iraultza
zapaldu zuten. Heliosek, orduan
filologia
erromanikoa ikasten ari zela,
Brandenburgon
protesta bat antolatu zuen. Poliziek gomazko borrekin disolbatu zuten manifestazioa. Polizien ikerketetan Mendiburuk SPDarekin zituen kontaktuak azaleratu ziren, eta bi urte eta erdiko espetxe zigorra jazo zuen, Estatuaren aurka egindako ekintzengatik.
Kartzelan egoera tamalgarrian izan eta gero, hainbat urtez politikan sartu gabe ibili zen, berriro atxilotuko zuten beldur.
[1]
Horren guztiaren ondorioz, nahiz eta bere sendi osoa komunista izan, Friedrichshaineko
Leninen
estatua erraldoi ospetsua kentzearen aldeko botoa eman zuen.
[2]
Alemaniako Gernika elkartearen
lehendakaria
izan zen, 1998an sortu zenetik 2004 arte.
[3]
[4]