Wikipedia, Entziklopedia askea
Heli Orvokki Rantanen
, ezagunagoa
Heli Rantanen
izenez (
Lammi
,
Finlandia
,
1970eko
otsailaren 26a
) xabalina-jaurtiketan espezializatutako
atleta
finlandiarra da.
[1]
[2]
[3]
[4]
Finlandiaren ordezkari izan zen
1992ko Bartzelonako Udako Olinpiar Jokoetan
eta
1996ko Atlantako Udako Olinpiar Jokoetan
. Azken horietan txapeldun olinpikoa izatea lortu zuen. Urrezko domina 67,94 metroko jaurtiketarekin irabazi zuen, eta
Louise McPaulek
, sailkapeneko bigarrenak, baino bi metro pasatxo gehiago.
[5]
Rantanen izan zen atletismoko txapeldun olinpiko titulua lortu zuen lehen nordikoa.
[5]
Bere kirol-ibilbidean, atletismoko munduko txapelketaren lau ediziotan eta Europako Txapelketaren bi ediziotan parte hartu zuen. 1995eko Munduko Txapelketan laugarren postua lortu zuen.
[1]
[6]
Zenbait lesiok eragina izan zuten kirol karreraren azken urteetan. Depresioa ere jasan zuen, 2001. urtean, eta handik berreskuratu ahal izan zen.
[7]
[8]
- Sporting-heroes.net -
[1]