Hebrearrei Gutuna
edo, labur,
Hebrearrei
(
Heb
)
Bibliako
Itun Berriko
hemeretzigarren liburua da. Gutunak hamahiru kapitulu dauzka, eta
koinez
idatzitakoa da. Benetan, ez da gutuna, ezpada
sinagogetako
errezital erako homilia. Liburuak
Hebrear Bibliari
aipamen ugari egiten dizkio. Sarri,
Erromatarrei
eta
Galaziarrei Gutunen
doktrinazko gehigarritzat jotzen da,
Itun Zaharreko
Lebitarrenaren
iruzkin antzera, haren
judu-erlijioko
manu ugariekin eta
Jerusalemgo jauretxearen
gurtzapenarekin
. Jauretxearen zerbitzuari egindako aipamenak direla bide, litekeena da gutuna hura
erromatarrek K.o. 70ean suntsitu
aurretik ?Biblian agertzen ez dena? idatzitakoa izatea, baina ez da froga eztabaidaezina.
Idazki honetaz zehaztasun historikorik ez dago. Pauloren gutunen bilduman sartu izan bada ere, kristautasunaren lehen mendeetatik konturatu ziren ez zela Pauloren beste idazlanak bezalakoa: literatura-arrazoiengatik eta
teologiagatik
. Idazlearen datu segururik ere ez dago: bigarren belaunaldiko kristaua da, jatorriz judua seguruenik, baina greziar kulturaz ere jabetua eta Liburu Santuak sakon ezagutzen dituena. Idazkia Paulorena ez den arren, haren inguru edo tradizioari loturik ikusi ohi da.
Luterok
Apolo (
Eg 18:24-28
) proposatu zuen gutunaren egiletzat; hipotesia sinesgarria da, inolako froga zehatzik ez dagoen arren.
Hebrearren
erlijio-gaiak asko erabiltzen dituelako, jatorriz judu zirenek osatzen zuten kristau-erkidegoren bati idatzia izango zela pentsatu zen; horregatik ezarri zitzaion
Hebrearrei Gutuna
izenburutzat; baina hau ere ez dago argi jakiterik. Dirudienez
80tik 90era
bitartean idatzia da.
Idazlan edo sermoi hau egoera zaila bizi zuen kristau-elkarte bati idatzia dago. Bigarren belaunaldiko kristauak krisi berezia jasaten ari ziren: zabarkeria (
Heb 2:3
), salbamenaren estimazio urria, erkidegoaren bilerak uzteko joera (
Heb 10:25
). Idazleak larritzat hartu zuen egoera, fedean hozteko (
Heb 3:12
) edo fedea ukatzeko (
Heb 6:4-6
) arriskua ikusten baitzuen.
Idazlanak, gutuntzat hartua izan bada ere, erkidego bati bidalitako homilia baten antz handiagoa du.
[1]
Bi hari nagusi bereiz daitezke idazlanean elkarrekin nahasturik: bata, doktrina-alderdia lantzen duena (
Heb 1:1-4; 2:5-18; 4:15?5:10; 7:1?10:18; 12:18-24
); bestea, aholku- edo erregu-gisakoa (
Heb 2:1-4; 3:7?4:13; 5:11?6:12; 10:19-39
).
Fedean
eta
itxaropenean
gogoberotzeko, Kristoren misterioa bere sakonean argitu nahi die kristauei.
Kristoren misterioa
da idazki guztiaren muina. Hori azaltzeko, apaizgo eta gurtzapenaren hiztegiaz baliatzen da idazlea.
Kristok
,
Jainkoaren Semeak
,
apaiz
betetzen du bere salbamen-egintza. Salbamen-egintza hori Jesusek, apaizburuak, bere burua opari eskaintzen duenean iristen da bere gailurrera; misterio horrek batean biltzen ditu
Jesusen oinazea
,
heriotza
,
piztuera
,
zeruetara igotzea
eta haren betiko bitartekotza. Horrela, Kristo Itun Berriko apaiz-bitarteko eta senide gaituen gizaki guztiontzat salbamen-sorburu bihurtu zen.
Gurtzapen-giroko eskema honen barruan, idazlan honek, Itun Zahar eta Berriko salbamen-bideak aurrez aurre jartzen ditu: Jesusen apaizgoaren eta gurtzapen berriaren nagusitasuna eta baliotasuna azpimarratzen ditu. Kristoren odolak bakarrik burutu dezake gizakiaren eta Jainkoaren arteko itun berria, Kristoren odolak bakarrik berri dezake gizakia (
Heb 9:11-15
). Itun Zaharrean ongi ezagunak diren hitz eta ideiak erabiltzen ditu, hala nola ituna, gurtzapena, apaizgoa,
sakrifizioa
… Baina errealitate hauek guztiek, Jesu Kristori ezarriz gero, esanahi guztiz berriak hartzen dituzte eta eduki berriak adierazten.
[1]
SARRERA (1:1-4)
KRISTO AINGERUEN GAINETIK (1:5?2:18)
- Kristo Jainkoaren Seme (1:5-14)
- Ez galdu salbamen-bidea zabarkeriaz (2:1-4)
- Jesus gizaki aintzatua (2:5-9)
- Jesus, gure kide sufrimenduan (2:10-18)
KRISTO APAIZ NAGUSI FIDAGARRI ETA ERRUKITSU (3:1?5:10)
- Jesus eta Moises elkarrekin konparaturik (3:1-6)
- Jainkoaren atseden-lekura sartzeko deia (3:7-4:13)
- Jesus apaiz nagusi
errukitsu
(4:14-5:10)
JESU KRISTO, ITUN BERRIKO APAIZ NAGUSIA (5:11?10:39)
- Kristau-heldutasunerako deia (5:11-6:12)
- Jainkoaren agintzaria Jesusengan burutua (6:13-20)
Kristo
Melkisedeken
antzera apaiz (7:1-28)
- Melkisedek eta lebitar apaizgoa (7:1-10)
- Lebitar
apaizgoa baliorik gabea (7:11-19)
- Kristo benetako eta betiko apaiz (7:20-28)
Kristo bete-beteko apaiz bere opariaz (8:1?9:28)
- Apaizgo berria eta itun berria (8:1-6)
- Itun zaharraren baliogabetasuna (8:7-13)
|
- Antzinako opariak baliorik gabeak (9:1-10)
- Kristoren bete-beteko oparia (9:11-14)
- Itun berria (9:15-22)
- Itun berriko oparia (9:23-28)
Kristo, betiko salbamenaren sorburu (10:1-39)
- Lehengo opariak Kristoren opariaz ordeztu (10:1-10)
- Apaiz berria eta itun berria (10:11-18)
- Sinesmenean sendo iraun (10:19-25)
- Sinesmena ukatzeko arriskua (10:26-39)
FEDEA ETA IRAUPENA (11:1?12:13)
- Itun zaharreko gizon-emakumeak sinesmen-eredu (11:1-7)
- Abel
,
Henok
eta
Noe
(11:1-7)
- Abraham eta patriarkak (11:8-22)
- Moises
eta
israeldarrak
(11:23-31)
- Ikuspegi orokorra (11:32-40)
- Iraun bekatuaren kontrako borrokan (12:1-4)
- Jainkoak seme-alabak bezala zentzatu (12:5-13)
KRISTOREN OPARIAREN FRUITUAK KRISTAU BIZITZAN (12:14?13:19)
- Leial eutsi kristau-bokazioari (12:14-29)
- Kristau-jokabidea (13:1-19)
- Azken gurariak eta agurrak (13:20-25)
|
Bost zati handitan dago banatua:
Lehenengoan (
Heb 1:5-2:18
), Kristoren, Jainkoaren Semearen, duintasuna azpimarratzen da, zerbitzari huts diren
aingeruena
baino handiagoa dela esanez. Bigarrenean (
Heb 3:1-5:10
), Kristoren apaizgoaren bikaintasuna aldarrikatzen du egileak; Moises eta
Jesus
alderatzen ditu, Jesusen bitartekotza Moisesenaren gainetik jarriz; Jesus da apaiz nagusia, Jainkoari dagozkionetan fidagarria eta gizakiarekiko errukitsua. Hirugarren zatiak (
Heb 5:11-10:39
), zatirik zabalen eta nagusienak, Kristoren apaizgoaren alde bereziak aztertzen ditu: antzinako israeldar apaizgoa eta Kristoren apaizgo berria, gurtzapen zaharra eta Kristok irekitako gurtzapen berria alderatzen dira; benetako gurtzapena, Jesusek bere bizia maitasunez opari eskainiz burututakoa da; honek bakarrik lor dezake egiazko berrikuntza. Laugarren zatiak (
Heb 11:1-12:13
) kristau-bizitzaren oinarrizko bi alderdiz dihardu: fedeaz eta iraupenaz; horretara eragiteko, salbamen-historiako hainbat lekuko aipatu zituen. Bosgarren zatiak (
Heb 12:14-13:19
) kristau-jokabideak dituen bi alderdiak gogoratzen ditu: bai Jainkoaren aurrean, bai senideen aurrean izan beharreko jokabidea, beti ere Kristo eredu izanda.
[1]