Wikipedia, Entziklopedia askea
Hawaii
,
1966ko
George Roy Hill
estatubatuar
zinema zuzendariaren
epika
drama film
bat da.
James A. Michener
idazlearen
1959ko izenburu berdineko eleberrian
oinarritu zuen.
Julie Andrews
,
Max von Sydow
,
Richard Harris
,
Gene Hackman
,
Jocelyne LaGarde
eta
Carroll O'Connor
aktoreek antzeztu zuten. Soinu banda
Elmer Bernstein
musikagileak konposatu zuen.
Oscar Sarietarako
zortzi izendapen jaso zituen:
Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria
(Jocelyne LaGarde),
Argazkigintza onenaren Oscar Saria
(
Russell Harlan
),
Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria
(
Dorothy Jeakins
),
Efektu berezi onenen Oscar Saria
(
Linwood G. Dunn
),
Soinu banda onenaren Oscar Saria
(Elmer Bernstein),
Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria
(Elmer Bernstein) eta
Soinu onenaren Oscar Saria
(
Gordon E. Sawyer
,
Samuel Goldwyn Sound Studios
).
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1819
,
Yale Unibertsitatean
bere ikasketak amaitu ondoren, Keoki gazteak
Hawaii
uhartera
Jainko kristauaren
hitza eramatea erabaki du. Bere jarraitzaileen artean Abner Hale (
Max von Sydow
) erreberendoa dago, baina arazoa ezkongabea dela da, eta misiolariak ezkonduak egotea derrigortuak daude. Gai hori, Thorn (
Torin Thatcher
) erreberendoak haren hiloba Jerhusa (
Julie Andrews
)
Ingalaterra Berriko
neska gazte eder fededuna Abnerrekin ezkonduaraziz konponduko du, nahiz eta Jerhusa berez Hawaiira iritsi berri den eta portuz-portu jarraika duen Rafer Hoxworth (
Richard Harris
) kapitain eta itsasgizonaz maitemindua egon.