Haurduntza subrogatua
emakume bat, doan edo konpentsazio monetario bat jasoz, beste pertsona edo bikote batentzat
haurdun
geratzea, haurra
ernaltzea
eta
erditzea
adosten duen praktika da. Bertan, kontratu bat gauzatzen da, haurdun geratuko den emakumea eta haurra nahi duenaren artean eta hau agentzia bitartez egina edo ahoz ahokoa izan daiteke, herrialde eta legearen arabera. Prozesua amaitzean, erditutako
umea
, kontratua proposatu duen bikote edota norbanakoak jasoko du. Hemendik aurrera, emakume eta familiaren arteko harremana, haiek adostutakoaren araberakoa izango da.
[1]
Subrogazio-akordioetan, diru-konpentsazioa tartean egon daiteke edo ez. Akordiorako
dirua
jasotzea subrogazio komertzial gisa ezagutzen da. Subrogazioaren legezkotasuna eta kostua asko aldatzen dira herrialdeen artean eta horrek, batzuetan, arazoak sortzen dituen nazioarteko edo estatuen arteko subrogazioak ekartzen ditu, debekatuta duten herrialde bateko bikoteak batzuetan hori ahalbidetzen duen beste herrialde batera joaten baitira. Herrialde batzuetan, dirua tartean ez badago bakarrik da legezkoa subrogazioa
[2]
.
Haurduntza subrogatuaren
kontratuak
emakume
baten (emakume edo ama haurduna, eramailea, ordezko ama edo alokairuko haurduna bezala ezagutzen dena) konpromisoa jaso ohi du eta horren bidez onartzen du lagundutako ugalketako teknikak erabiltzea haurdunaldia pertsona edo bikote komitente baten alde egiteko (guraso subrogatzaile, ama edo aita subrogatzaile gisa ere ezagutzen dena), zeinari edo hautagaiei haurra edo jaio daitezkeen haurrak emateko konpromisua hartzen duen, haurdun dagoen emakumearekin inolako filiazio-loturarik izan gabe.
Beraz, praktika horretatik ondorioztatzen da, haurraz
erditu
dena ez dela
ama
, beste pertsona bati egozten baitzaio amatasuna, eta uko egiten die haurdun dagoen semearen edo alabaren gainean legozkiokeen seme-alabatasun-eskubideei
[3]
.
1970eko hamarkadan,
intseminazio artifizialari
esker, amatasun subrogatuaren bidez familia bat sortzeko modu berri eta polemikoa ireki zen. AEBetan praktika horren aitzindarietako bat Noel Keane
abokatua
izan zen
[4]
. Bere arrebaren lagun batek, haurrak izateko ezintasunez, Noel abokatuari intseminatu, haurdun geratu eta haurra emateko prest zegoen emakume bat bilatzeko eskatu zion. Honek hala egin zuen eta
Estatu Batuetan
ezkondutako bikote baten eta subrogazioz haurdun zegoen emakume baten arteko lehen akordio formala negoziatu eta idatzi zuen
[5]
.
Prozesuan bera,
negozio
bihurtu zitekeela uste eta hau aurrera eramango lukeen agentzia bat sortu zuen.Telebistako programa desberdinetan parte hartuz zein publizitate kanpaina eginez, gurasoei laguntza eman nahiaren aitzakipean, prozesua bera legitimatu eta berak sorturiko negozioa indartzea lortu zuen.1970. hamarkadaren amaieran. AEBn haurduntza subrogatua gauzatzen zuten hainbat agentzia sortzen joan ziren.
Praktika hau ezbaian jarriko duen lehenengo gertakaria
1986
. urtean gauzatuko da. Whithead izeneko
klase
baxuko emakume batek haurduntza subrogatu kontratu bat adostu zuen Stern izeneko bikote dirudunarekin. Bertan, intseminazio artifizialaren bitartez, hau da, Whitheaden
obuluak
eta Stern gizonaren
esperma
erabiliz, emakumeak umea eduki eta 10.000
dolarren
truke, umea, Stern familiari emango zion
[6]
. Alaba, Sara Elizabeth Whitehead bezala erregistratua eta gero Melissa Elizabeth Stern bezala berrizendatua, eduki zuen momentuan berriz, bederatzi hilabeteetan umearekiko sorturiko
atxikimendua
zela medio, umea Stern familiari emateari uko egin zion,
bere buruaz beste
egingo zuela mehatxatuz. Azkenik, umearekin egin zuen ihes,
poliziak
hartu eta Stern familia eta Whitheaden arteko
epaiketa
luze bati eman zitzaion hasiera.
1987ko
martxoaren 31n
, Harvey R. Sorkow
New Jerseyko
Auzitegi Nagusiko epaileak subrogazio-kontratua formalki baliozkotu zuen eta Melissaren zaintza Sternei eman zien "haurraren interes gorenaren analisiaren" pean
[7]
. Hala ere,
1988ko
otsailaren 3an
, New Jerseyko Gorte Gorenak, Robert Wilentz Auzitegi Goreneko presidenteak zuzenduta, subrogazio-kontratuak politika publikoen kontrakotzat jo zituen, baina "haurraren interes gorenagatik", zaintza Sternei eman zitzaien eta Whiteheadek bisita-eskubideak jaso zituen
[8]
.
Garaiko
mugimendu feministak
, Whitheead babestu eta bere eskubideak aldarrikatu zituen. Kasu honek eztabaida publikoa sortu zuen lehenengo aldiz eta oso esanguratsua bihurtu zen, AEBko estatu askok haurduntze komertziala debekatuz.
1980ko hamarkadan
berriz, teknologia berrien aurrerapena dela medio, “
in vitro
” teknikak aurrerakuntza handiak izan zituen. Teknika honen bidez, jada ez dira haurdun geratuko den emakumearen obuluak behar, haurra nahi dutenenak edo edonorenak izan daitezke eta, beraz, jaioko den haurrak ez du inolako lotura
genetikorik
izango ernaldu duen emakumearekin.
Une honetan hasiko da haurduntza subrogatua negozio bihurtzen eta
India
bezalako herrialdeetan honen inguruko industriak sortzen.
[9]
Praktika hori gauzatzeko hainbat formula ezagutzen dira, hainbat irizpideren arabera sailka daitezkeenak:
Ama haurdunak semearekin duen harreman
genetikoaren
arabera subrogazioa tradizionala (edo partziala) edo haurduntzaren subrogazioa (edo osoa) izan daiteke. Ohiko subrogazioan ama haurdunak bere obuluak ematen ditu eta, beraz, semearekin harreman genetikoa du.
Ernalketa
modu naturalean egin daiteke edo, gaur egun ohikoagoa den bezala, intseminazio artifizialaren bidez.
[10]
Haurduntzaren subrogazioan ama haurdunak ez du harreman genetikorik haurrarekin. Kasu honetan
in vitro
ernalketa erabiltzen da beste norbaiten
obulu
eta
espermarekin
. Normalean, esperma aita intentzionalak ematen du; obuluak, berriz, ama intentzionalak edo emaile batek ematen ditu.
[10]
Ohikoa da subrogazio motak bereiztea, motibazio ekonomikoa izatearen ala ezaren arabera. Subrogazio komertziala ama haurdunak kontraprestazio ekonomiko baten truke egiten duenean da, eta subrogazio
altruista
tartean dirurik ez dagoenean ematen da.
Praktikan, subrogazio altruistan amak konpentsazio ekonomiko bat jasotzen du gastuak betetzeko, kontzeptu jakin batzuetara mugatua, eragozpen fisikoengatik, mediku-gastuengatik edo aldi batez lan egin ezinik jaso gabeko diru-sarrerengatik konpentsazio gisa.
ESHREren arabera, "zerbitzuengatik egindako ordainketa onartezina da; soilik arrazoizkoak diren gastuen itzulketa, eta diru-sarrera errealak galtzeagatik konpentsazioa baino ez da kontuan hartu behar".
[11]
Hau da, gai honi buruzko elkarte eta aditu gehienek, American Fertility Association, adibidez, jarraitutako ildoa. ASMRren Etika Batzordeak gida bat argitaratu du,
[12]
eta, horren arabera, gizarte-justiziaren ikuspegitik problematikoak diren faktoreetan eraginik izango ez duen konpensazio ekonomiko bidezko eta zentzuzko bat jaso behar du ama haurdunak.
Kasu batzuetan, subrogazio-akordioak egiten dira
familia
beraren barruan. Horrek hainbat arazo gehigarri planteatzen ditu
mediku
eta
etikaren
arloan, batez ere, sortzen den erlazio genetikoa lehen graduko
intzestuzko
edo odol-ahaidetasuneko harremanen baliokidea denean. Nahiz eta dirurik tartean ez izan, ama haurdunaren gaineko hertsapen edo presio morala egon daiteke, batez ere alaben eta arreben kasuan.
[13]
Teknika hau subrogazio tradizional edo partzialean erabiltzen da.
Intseminazio artifizialerako
metodorik errazenak emakumearen
hileko
zikloa aztertzean datza, eta
hazia
(bikotekidearena edo emailearena)
isuriko
da
obulua
askatzen den une berean. Eraginkorragoak eta zailagoak diren metodoak ere badaude, izan ere, espermatozoideak
uteroan
bertan isurtzean ernalketa emateko aukerak handitzen ditu, segun eta zein kasutan egiten den.
Teknika hau subrogazio tradizional zein haurduntzakoan erabili ahal da.
In vitro
ernalketa gorputzetik kanpo
obuluak
espermatozoideekin
emankortzean datzan prozesua da. Hazi hauek guraso intentzionalenak edo emaileenak izan daitezke.
Haurduntza subrogatua ezin da edozein
herrialdetan
aurrera eraman, gutxi batzuetan baizik. Gainera
herrialde
bakoitzak
legedi
desberdin bat dauka, herrialdeen artean diru baldintzak oso desberdinak izan daitezke eta praktikaren arrakasta maila desberdina izan daiteke. Euskal Herrian indarrean dagoen legediak, kasu honetan Europar Batasunekoak, debekatuta du haurduntza subrogatua.
Hainbat herrialdeetan, praktika hau legezkoa da:
Estatu Batuetan
,
Indian
,
Georgian
,
Grezian
,
Tailandian
,
Errusian
,
Kanadan
,
Nepalen,
Ukrania
n,
Portugalen
eta
Mexikon.
Espainiako estatuko bikote batentzat honelakoa dira beste herrialdeetako baldintzak eta legedien eragina:
Kanadak
haurdunaldi edo amatasun subrogatua baimentzen du familia eredu guztientzat, bere sexu izaera eta egoera zibila edozein izanik ere, betiere helburu
altruista
badu. Horrek esan nahi du subrogatzen duen emakumeak ezin duela jaso haurdunaldiagatik konpentsazio ekonomikorik, nahiz eta intentziozko etorkizuneko gurasoek haurdunaldiaren ondorioz sor daitezkeen gastu guztiak ordaindu behar dituzten.
Haurrak, gurasoenaz gain, kanadar herritartasuna lortzen du, atzerritarrak izanez gero.
[14]
[15]
[16]
AEBetan
haurdunaldi subrogatua arautzen duen legea ez da orokorra; estatu bakoitzak bere murrizketak eta baldintzak markatzen ditu. Lurralde batzuek erabat debekatzen dute praktika hori, eta beste batzuek, berriz, argi eta garbi baimentzen dute. Hala ere, estatu gehienek, berariazko araudirik ez duten arren, alde agertu dira.
Funtsezko bi elementu daude: 1) pre-birth xedapena eta 2) post-birth xedapena. Hauek dira xedapenen helburuak:
- Asmoa duten gurasoei haurdunaldi subrogatuagatik jaiotako haurraren legezko guraso gisa agertuko direla bermatzea.
- Haurdunaren eta haren senarraren (balego) guraso-eskubide edo -betebehar oro ezabatzea haurrarekiko.
Estatu Batuetako lurraldean jaiotzen diren haur guztiak Ameriketako Estatu Batuetako
herritartasuna
lortzea dute, hau da, eskubide osoko herritar estatubatuartzat hartuko dira, nahiz eta gurasoek beste herrialde bateko herritartasuna izan. Ondoren, gainera, Espainiako nazionalitatea lortuko dute, guraso espainiarren seme-alabak izateagatik
[17]
.
Estatu Batuetako
prozesuaren kostu osoa nabarmen handiagoa da gainerako herrialdeetakoa baino, batez ere osasun pribatua duelako. Azken kopurua 100.000 eurotik gorakoa izan daiteke, eta 150.000 eurora ere irits daiteke
[18]
.
Ukrainan
, haurdunaldi subrogatua, alokairu edo amatasun subrogatuko sabel bezala ezagutzen dena,
lege
esplizitu batek jasotzen eta arautzen du. Familia Kodearen arabera,
ugalkortasun eza
egoeran dauden bikote heterosexual ezkonduentzat dago aurreikusita.
Ukrainako Familia Kodearen 123. artikuluaren arabera,
haur
bat guraso genetikoen semea da jaiotzen denetik. Bikote batek emaileen
gametoekin
lagundutako ugalketa teknika erabiltzen badu, legezko gurasoak dira enbrioia sortzen den unetik. Espainiako kontsulatuarentzat, ordea, haurra
aita
biologikoaren eta haurdun dagoenaren semea da, Espainian erditzen den emakumea legez
ama
baita. Gaur egun,
Espainiak
Ukrainan
duen
kontsulatuak
komunikatu bat kaleratu du, esanez ez direla haurdunaldi subrogatu bidez jaiotako haur gehiago erregistratuko Datuak Babesteko Lege berrian oinarrituta
[19]
[18]
.
Georgian
, haurdunaldi subrogatua bikote
heterosexual
ezkonduek
bakarrik egin dezakete, bikote
homosexualak
eta amatasuna/aitatasuna bakarrik bilatzen duten emakumeak edo gizonak erabat baztertuz. Haurraren jaiotza-ziurtagirian ez da jasoko haurdunaren izena, ezta emaileena ere; soilik etorkizuneko gurasoena. Beraz, horiek dira haurrarekiko eskubidea eta betebeharra duten bakarrak. Espainiak, Ukrainatik datozen umeei bezala, ez ditu haur hauek erregistratzen
[20]
[16]
.
Errusian
, amatasun subrogatua bikote heterosexualei bakarrik dagokie, ezkonduta egon edo ez, eta emakume ezkongabeei. Bestalde, intentziozko amak frogatu behar du ezinezkoa duela haurdun geratzea edo bere edo haurtxoaren bizitza arriskuan jarri gabe geratzea.
Haurdun
dagoen amari 20 eta 35 urte bitartean izatea, osasun fisiko eta emozional ona izatea eta aldez aurretik bere seme bat izatea eskatzen zaio. Baina legeak, errusiar kasua gainontzeko herrialdeetatik bereizten duen funtsezko paper bat ere gordetzen dio. Haurdunak erditu ondoren uko egin behar dio haurrari. Ezinbesteko baldintza da etorkizuneko gurasoek beren seme edo alaba gisa erregistratu ahal izateko. Haurdun dagoen amak uko egingo ez balio, baliteke haurrarekin geratzea
[21]
.
Mexikon
bi lurraldetan besterik ez zen legezkoa haurdunaldi subrogatu komertziala baina
2016an
Osasunaren Lege Orokorraren erreforma batek debekatu du nazio mailan haurdunaldi subrogatua irabazi-asmoekin
[22]
. Subrogazioa bertakoentzat mugatu da, betiere antzutasun arazoak badaude
[23]
[24]
.
2002tik
, haurdunaldi subrogatua,
Indian
baimendutako praktika bat zen, nazionalentzat zein atzerritarrentzat. Hala ere,
2015ean
, legea aldatu egin zen atzerritarrentzat, eta, horren arabera, ugalketa-metodo hori jatorrizko herrialdean baimenduta duten bikote ezkondu heterosexualak baino ez ziren onartuko.
2016ko
azaroan
lege berria onartu ondoren, ugalkortasun arazoak dituzten
ezkondutako
indiarrei bakarrik baimentzen zaie amatasun subrogatua, eta, gainera, modu
altruistan
soilik
[25]
[26]
.
Nepalen
haurdunaldi subrogatua legez kanpokoa da
2015etik
aurrera.
Indiak
atzerriko bikoteentzako helmuga gisa zituen aukeren itxierak ernaldi subrogatua ekarri zuen ondoko Nepalera. Hala ere, 2015eko
urrian
subrogazioa legez kanpokotzat jo zuen herrialdeak. Nepalgo lau
ospitalek
ere ematen zuten zerbitzu hori, Indiako agentziek inportatuta. Legearen aurretik hasitako prozesuen ondorioz jaiotako haurrak herrialdetik ateratzea ahalbidetu zuen Gobernuak
[22]
.
Thailandian
,
2015ean
, legegintzako ekimen batek amatasun subrogaturako sarbidea bertakoei mugatu zien, aurretik zegoen lege-hutsuneari amaiera emanez. Ez da baldintza bakarra; ezkontza heterosexuala ere izan behar du, non, bietako batek behintzat, thailandiarra izan behar duen eta emakumeak ugalkortasun arazoak izan behar dituen.
Haurdun dagoen emakumeak ere baldintza jakin batzuk bete behar ditu, hala nola 25 urte baino gehiago izatea eta etorkizuneko gurasoetako baten senidea izatea. Prozesuaren kostu osoa 30.000 eta 40.000 euro artekoa izango da, kontuan hartuta prozesu
altruista
dela eta amak ez duela ezer kobratzen
[18]
.
Portugalen
,
2016an
, haurduntza subrogatua arautzen zuen lege bat onartu zen Parlamentuan. Honen arabera, haurrak izateko ezintasunen bat zuten bikote heterosexualek ahal zuten erabili teknika hau, modu altruistan.
2019ko
irailean Portugalgo Auzitegi Konstituzionalak bigarren aldiz bota du atzera
lege
hau, ama haurdunaren damu-eskubidea ez babesteagatik
[27]
[24]
.
Grezian
, amatasun subrogatua egin dezakete bikote heterosexualek zein beste modu batera seme-alabarik izan ezin duten emakume ezkongabeek, eta
ernalezintasun
-ziurtagiri bat edo sortzeko arazoak aurkeztu behar dituzte.
Legeak aurreikusten du haurdun dagoen emakumeari ordaindu behar zaiola ez soilik haurdunaldiak eragindako gastu medikoengatik, baita lan egunengatik eta prozesuaren eragozpenengatik ere, baina inoiz ez 12.000 eurotik gorako kopururik
[18]
[28]
.
Laguntzazko ernalketek, hau da, bai intseminazio artifizialaren bitartez zein in vitro bitartez gauzatzen diren prozesuek, honako arau orokor hauek bete behar dituzte Espainiar estatuan, 14/2006 legearen arabera.
- 18 urtetik gorako edozein emakumek laguntzazko ernalketa gauzatu dezake, beti ere, hau, era boluntario batean izaten bada.
- Emakume ezkondu batek, haren senarraren onarpena jaso behar du, laguntzazko ernalketa bilatzeko.
- Espermatozoide, obulu zein aurre-enbrioien dohaintza gauzatu daiteke.
- Hiru enbrioi bakarrik eman daitezke ziklo batean.
- Transferentzia hau gauzatu baino lehen, emakumeak, prozesuari uko egin diezaioke.
- Dohaintza gauzatzen duten zein prozesua gauzatuko duten pertsonen konfidentzialtasuna errespetatu behar da.
- Aurre-enbrioien zein gametoen dohaintza era anonimo eta altruista batean gauzatu behar da.
- Hauek soilik, legearen baitan agertzen diren arau orokorrak dira, hala ere, legean, agentziek bete behar duten papera zein arau hauek ez betetzearen ondorio penalak zehazten dira.
Lagundutako Giza Ugalketarako Teknikei buruzko
Espainiako
Legeak ezartzen du haurdunaldi subrogatuko
kontratua
erabat deuseza dela, eta legezko ama
erdituko
den emakumea izango dela.
Espainiako legediak ez du berariazko debekurik ezartzen, ezta haurdunaldi subrogatua aurrera eramateagatik zigorrik ere, baina kontratua ez da baliozkoa, eta legez amatasuna ezin zaio erditu dena ez den emakume bati esleitu. Beraz, argi geratu da ezinezkoa dela Espainian ugalketa-metodo hori egitea.
Lege horrek mater sempre certa est delakoaren premisari jarraitzen dio, nabarmenduz amatasuna erditzen duen emakumeari esleitzen zaiola, hau da, Espainian jaioberriaren legezko ama beti izango dela haurdun dagoena eta haurdunaldi subrogatuko prozesu bat egingo balitz, intentziozko gurasoek ez lukete inolako
lege
babesik izango, ezta haurtxoaren gaineko eskubiderik ere. Espainiako estatuaren begietara, umearen legezko ama haurdun izandakoa izango litzateke
[29]
.
Haurduntza subrogatuaren bitartez jaio diren Espainiar estatuko umeen zifra zehatzik ez dago. Umea,
erregistro zibilean
inskribatzean,
guraso
askok haurduntza subrogatuaren bitartez jaio denaren informazioa ezkutatzen dute. Erregistro zibilak haurra haurduntza subrogatu bidez jaio dela jakin dezake, baldin eta kasu zehatz horren baitan ikerketa bat gauzatzen baldin badu bakarrik. Beraz, Espainiar estatuak ematen dituen zifrak ez dira fidagarriak, erregulazio falta dela medio.
Espainiar estatuak,
kontsulatu
zibiletik jasotako informazioa kontuan hartuz,
2010
-
2016
urteak kontuan hartuz, 979 kasu erregistratu zituen.
2017ko
abenduan
berriz, Kanpo Ministerioak, 948 kasu zeudela adierazi zuen. Bestetik, haurduntza subrogatua gauzatzen duten enpresa zein agentzia desberdinek, bestelako datuak ematen dituzte, urteko, 800 eta 1000 kasu daudela adieraziz.
Espainiari buruz beste herrialdeek honako datuak eman dituzte:
Estatu Batuetan
gauzatutako haurduntze subrogatua, AEBko kontsulatuek eskaini dituzten datuen arabera, jaiotako 553 umekoa izan da, hala nola;
Los Angelesen
, 281,
Chicagon
, 144,
San Frantziskon
95,
Bostonen
12,
Houstonen
9,
New Yorken
6 eta
Miamin
6.
Ukrainan
bestetik,
Kieveko
enbaxadak azaldutako datuen arabera, 231 ume izan dira erregistratuak. Beraz, esan genezake, Espainiar estatuan, haurduntze subrogatua praktikatu izan duten familiek, AEB eta Ukraina izan dituztela jomuga.
[30]
Haurduntza subrogatua eztabaida askoren gaia da. Talde
feminista
askok honen aurka egin dute, emakumearen
eskubideak
zapaltzen dituen praktika bat delakoan.
“No somos vasijas”ek (xx) egindako
manifestuaren
arabera, emakumeak ezin dira ez alokatu ez saldu, modu orokor edota partzial batean. Haiek errefusa osoa egiten diote praktika honi, hainbat arrazoirengatik
[31]
:
- Emakumeen erabakitzeko eskubidea defendatzen dute eskubide sexual eta
ugalketan
. Ordezkapenezko amatasunak erabakitzeko eskubidea ukatzen die emakume haurdunei
haurdunaldiaren
prozesuan eta adingabearen hazkundeari, zaintzari eta
hezkuntzari
buruzko erabakiak hartzean.
- Aukeratzea bizi-aukera batzuen artean nahiago izatea da. Amatasun subrogatuak ez die emakumeei aukeratzeko gaitasuna galarazten bakarrik; horrez gain, zigor-neurriak ere jasotzen ditu,
kontratuaren
baldintzak aldatzen badira.
- Amatasun subrogatua deritzona emakumeen kontrol sexuala dakarten praktika motetan inskribatzen da.
- Emakumearen sabela alokatzea ezin da “lagundutako giza ugalketako teknika” bezala katalogatu. Emakumeak ez dira seme-alabak ekoizten dituzten ugalketa-makinak.
- Emakume gutxi batzuen altruismo eta eskuzabaltasunak ez ditu
merkantilizazioa
, trafikoa eta nahierara erosten diren hardunaldiak saihesten.
- Haurduntza subrogatu
altruista
legalizatzen denean, amatasun-merkataritza ere handitzen da.
- Ez dute onartzen "alokairuko sabelak" merkatuan sartu nahi dituen logika
neoliberala
.
- Emakumeak ezin dira modu orokor edo partzial batean ez
alokatu
ez saldu.
- Eufemismoak
erabiltzearen aurka daude erabat, emakume baten sabela aldi baterako alokatuz haurtxoen salerosketako negozio bat goxatzeko edo idealizatzeko.
- Giza eskubideen
perspektibak, emakumea “edukiontzi” bat bezala erabiltzeari uko egiten dio.
Emakunden
egindako elkarrizketa
[32]
batean hainbat ondorio atera ziren, adibidez,
homosexualek
adoptatzeko eta umeak izateko eskubideak ez ditu guztiak baimentzen haurduntza subrogatuaren parte izateko. Praktika hau elkar ezagutzen duten pertsonen artean soilik eman beharko zela ondorioztatzen da eta horrela honen erabilera desegokia murriztu.
Haurduntza subrogatuak, herrialde askotan, esplotazioa eragiten du eta emakumeak desprestigiatzen ditu, beraien egoera ekonomiko, sozial eta abar aprobetxatuz. Gainera, ekintza honek eragin psikologiko, biologiko eta fisikoak ditu emakumeengan.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪¿Que es la gestacion subrogada?≫
Babygest
2018-09-04
(Noiz kontsultatua: 2019-04-08)
.
- ↑
Pande, Amrita. (2014-09).
Wombs in Labor: Transnational Commercial Surrogacy in India.
Columbia University Press
ISBN
978-0-231-53818-3
.
(Noiz kontsultatua: 2019-12-22)
.
- ↑
Emakunde.
¿Gestacion subrogada o vientres de alquiler? INFORME FINAL.
(Noiz kontsultatua: 2019-12-31)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Ekis Ekman, Kajsa. (2015).
El ser y la mercancia, prostitucion, vientres de alquiler y disociacion.
Edicions bellaterra, 168 or.
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Childless Couples Seeking Surrogate Mothers Call Michigan Lawyer Noel Keane?He Delivers≫
PEOPLE.com
(Noiz kontsultatua: 2019-12-23)
.
- ↑
≪NJ Monthly≫
web.archive.org
2007-05-26
(Noiz kontsultatua: 2019-12-23)
.
- ↑
(Ingelesez)
Peterson, Iver. (1987-04-05).
≪Baby M's Future≫
The New York Times
ISSN
0362-4331
.
(Noiz kontsultatua: 2019-12-23)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Opinion | Justice for All in the Baby M Case≫
The New York Times
1988-02-04
ISSN
0362-4331
.
(Noiz kontsultatua: 2019-12-23)
.
- ↑
Txantiloi:Gaztelera
Ekis Ekman, Kajsa. (2015).
El ser y la mercancia prostitucion, vientres de alquiler y disociacion.
Edicions bellaterra, 168 or.
.
- ↑
a
b
Pande, Amrita. (2014-09).
Wombs in Labor: Transnational Commercial Surrogacy in India.
Columbia University Press
ISBN
9780231538183
.
(Noiz kontsultatua: 2019-03-01)
.
- ↑
(Ingelesez)
Tarlatzis, B.; de Wert, G.; Devroey, P.; Cohen, J.; Pennings, G.; Shenfield, F.. (2005-10-01).
≪ESHRE Task Force on Ethics and Law 10: Surrogacy≫
Human Reproduction
20 (10): 2705?2707.
doi
:
10.1093/humrep/dei147
.
ISSN
0268-1161
.
(Noiz kontsultatua: 2019-03-01)
.
- ↑
(Ingelesez)
Ethics Committee of the American Society for Reproductive Medicine. (2013).
Consideration of the gestational carrier: an Ethics Committee opinion.
.
- ↑
(Ingelesez)
The Ethics Committee of the American Society for Reproductive Medicine. (2012). [
https://www.fertstert.org/article/S0015-0282(12)00699-1/pdf
Using family members as gamete
donors or surrogates.
]
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Gestacion subrogada en Canada: legislacion y precio≫
Babygest
2019-08-28
(Noiz kontsultatua: 2020-01-13)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Ferreyra, Jaime Porras. (2019-01-11).
≪Canada abre la puerta a pagar por la gestacion subrogada≫
El Pais
ISSN
1134-6582
.
(Noiz kontsultatua: 2020-01-13)
.
- ↑
a
b
¿Gestacion subrogada o vientres de alquiler? INFORME FINAL.
Emakunde
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Gestacion subrogada en Estados Unidos: precio, legislacion y requisitos≫
Babygest
2019-09-18
(Noiz kontsultatua: 2020-01-13)
.
- ↑
a
b
c
d
(Gaztelaniaz)
≪Asi son las legislaciones sobre la maternidad subrogada en otros paises del mundo≫
ELMUNDO
2017-06-28
(Noiz kontsultatua: 2020-01-13)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪¿Como funciona la gestacion subrogada en Ucrania? - Requisitos y precio≫
Babygest
2019-08-28
(Noiz kontsultatua: 2020-01-13)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Gestacion subrogada en Georgia: condiciones legales y precio≫
Babygest
2019-08-28
(Noiz kontsultatua: 2020-01-13)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Gestacion subrogada en Rusia: legislacion, precio y filiacion≫
Babygest
2019-08-28
(Noiz kontsultatua: 2020-01-13)
.
- ↑
a
b
(Gaztelaniaz)
20minutos. (2016-05-25).
≪La regulacion de la gestacion subrogada, de pais a pais≫
www.20minutos.es - Ultimas Noticias
(Noiz kontsultatua: 2020-01-13)
.
- ↑
≪Gestacion subrogada en Mexico≫
www.exteriores.gob.es
(Noiz kontsultatua: 2020-01-13)
.
- ↑
a
b
Irureta Azkune, Onintza. (2017).
Haurdunaldi subrogatua. Bai ala ez baino harago.
Argia
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Gestacion subrogada en la India - ¿Que dice la nueva ley?≫
Babygest
2019-08-29
(Noiz kontsultatua: 2020-01-13)
.
- ↑
AsiaNews.it.
≪India, la Lok Sabha aprueba la ley contra la maternidad subrogada≫
www.asianews.it
(Noiz kontsultatua: 2020-01-13)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Barrio, Javier Martin del. (2019-09-19).
≪La ley portuguesa de vientres de alquiler, declarada inconstitucional por segunda vez≫
El Pais
ISSN
1134-6582
.
(Noiz kontsultatua: 2020-01-13)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Gestacion subrogada en Grecia: legislacion, registro del bebe y precio≫
Babygest
2019-08-29
(Noiz kontsultatua: 2020-01-13)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪¿Que dice la ley sobre la gestacion subrogada?≫
Babygest
2016-10-05
(Noiz kontsultatua: 2019-04-08)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪¿Cuantos bebes espanoles han nacido ya por gestacion subrogada?≫
Babygest
2017-12-20
(Noiz kontsultatua: 2019-04-08)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪LAS MUJERES NO SE PUEDEN ALQUILAR O COMPRAR DE MANERA TOTAL O PARCIAL≫
No Somos Vasijas
2015-06-24
(Noiz kontsultatua: 2019-12-31)
.
[
Betiko hautsitako esteka
]
- ↑
.