- Artikulu hau Elgoibarko idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪
Etxeberria
≫.
Hasier Etxeberria Canales
(
Elgoibar
,
Gipuzkoa
,
1957ko
apirilaren 6a
-
2017ko
martxoaren 29a
) euskal
idazle
,
kazetari
eta
blogaria
zen.
[1]
Kulturgintzarekin harreman estua izan zuen betidanik, eta euskarazko
irakaslea
izatetik
Euskal Telebistako
informazio-zerbitzuetako erredaktore izatera pasatu zen.
Sautrela
literatur programaz gain,
Fahrenheit
,
Eskamak kentzen
,
Babel,
Ez dago larrosarik
kultur saioak eta gastronomiari buruzkoak
Zopa haundi
eta
Lapikoka
aurkeztu eta zuzendu zituen.
Euskaldunak
izeneko saio berezia ere gidatu zuen, denak
ETB 1ean
.
ZuZeu
albistariaren sortzailetako bat izan zen.
[2]
[3]
Hainbat literatur genero landu bazituen ere, ipuinlaritzat hartzen zuen bere burua,
Karramarroaren aztarnak
izanik autorearen hitzetan bere obrarik hoberenetarikoa.
[4]
Azken boladan,
Hendaian
bizi zen.
[2]
Bere hitzen arabera, literaturara jo zuen
Espainiako Polizia Nazionalarengandik
jasandako tratuaren ondorioz: "(Idazlea izan) baino lehen,
Hondarribian
bizi nintzela, Espainiako Polizia Nazionalak
Indautxuko
komisaldegira eraman ninduen gau batez, enpresari bat bahitzen lagundu nuela eta. Gau beltza zinez, non igogailuek behegailuen izena hartu zuten, han denak egiten baitzuen zuloan behera, gora beharrean."
[5]
Lan honen emaitza
Mugetan
(
1998
) eleberria izan zen eta hurrengo urtetan hainbat nobela idatzi zituen IrunHiria Saria irabazi zuen
Arrainak ura baino
lana barne.
[2]
Hala ere, bere burua betidanik izan du idazletzat, bederatzi urteren bueltan hasi bai zen
ipuinak
argitaratzen.
[4]
[3]
Haur eta Gazte Literaturan egindako lanek ipuingintza nabarmentzen duten zenbait sari ekarri zizkioten, hala nola, Bilintx Saria, Julne Azpeitia Saria edo Gabriel Aresti Saria besteak beste.
[2]
Kazetaritza
liburuak,
gastronomia
ardatz duten lanak eta
artearen
ingurukoak ere argitaratu zituen.
[2]
- 1987
. Bilintx, Haur eta Gazte literatura,
Estatua baten historia
lanari esker.
- 1990
. Imajina ezazu Euskadi, Ipuingintza.
- 1992
. Julene Azpeitia, Ipuingintza,
Aukera profesionala
lanari esker.
- 1993
.
Rikardo Arregi
Kazetaritza Saria.
- 1997
. Gabriel Aresti, Ipuingintza,
Ipuin postmoderno bat egin diot nere buruari
lanagatik.
- 1999
. Irun Hiria Saria, Literatura,
Arrainak ura baino
lanari esker.